Protectores solares para niños

Haurrentzako Mercadonako eguzki-babesak: badakizu nola babestu txikienen azala?

2024ko maiatzaren 14a

Aurtengo udan, ez ahaztu aldean eramatea Mercadonaren haurrentzako eguzki-babesak, txikientzat bereziki diseinatuak. Ziurtatu beti eskura dituzula poltsan, motxilan edo maletan.

Zenbat ordu ematen dituzte haurrek hondartzan, igerilekuan, parkean edo mendian jolasean? Eguraldi onaz gozatzen eta ondo pasatzen badute ere, funtsezkoa da eguzkitik ongi babestuta daudela bermatzea. Zaindu haien azala produktu onenekin. Mercadonaren produktuek, babesteaz gain, koralezko hesia eta ozeanoak errespetatzen dituzte.

Nola babestu haurrak eguzkitik?

Etxeko txikiek oso gustuko dute orduak eta orduak aire librean jolasten aritzea. Beraz, haien azal sentikorrak babes egokia behar du beti. Horretarako, garrantzitsua da haurrentzako krema espezifiko bat hautatzea, esate baterako, haurrentzako Mercadonako eguzki-babeseko produktuak. Nahikoa duzu aholku erraz hauek jarraitzea:

  • Eman haurrentzako eguzki-babesa eguzkipean jarri baino 30 minutu lehenago.
  • Eman berriro bi ordutik behin, eta haurra bainatu ondoren, beti.
  • Haurtxoek eta haur txikiek ez dute hartu behar eguzkiaren argi zuzenik.
  • Saihestu eguzkipean denbora gehiegi egotea, batez ere, 12:00ak eta 16:00ak bitartean.
  • Eguzkipean denbora gehiegi egotea oso arriskutsua da osasunerako. Ez da komeni eguzkitan denbora asko ematea, eguzkitik babesteko produkturen bat erabili arren.
  • Haurrentzako Mercadonako eguzkitako kremez gainera, erabili azala babesteko arropa: kotoizko kamisetak, eguzkitako betaurrekoak eta kapelak.
  • Erredurak saihestu egin behar dira, haietako bakoitzak betiko kaltetzen baitu larruazala.

Zein dira Haurrentzako Mercadonako eguzkitako kremak?

Haurrentzako eguzki-babes hauek ditugu kreman:

Haurrentzako eguzki-babesa kreman, 50+ faktorekoa

  • Larruazal sentikor eta atopikoetarako eguzki-krema pediatrikoa, 50+ faktorekoa.
  • Aurpegirako eta gorputzerako.
  • Babes-maila handia.
  • Urarekiko erresistentea.
  • Hidratatzailea.
  • Dermatologikoki eta pediatrikoki testatua.
  • 100 ml-ko edo 200 ml-ko ontzia.
  • 3 urtetik gorakoentzat

Nola erabili

  • Eman ugari eta modu uniformean, eguzkipean jarri aurretik. Babesa mantentzeko, eman produktua sarritan, bereziki, izerditu ondoren, bainatu ondoren eta lehortu ondoren. Ez eman zaurien gainean.
  • Arreta berezia jarri eremu sentikorrei; esate baterako, sudurrari, oinbularrei eta belarriei.
  • Utzi produktuari ongi xurgatzen, eta ez ukitu ehunik eta gainazal gogorrik, orbanak saihesteko.

Haurrentzako eguzki-babesa espraian, 50+ faktorekoa

  • Haurrentzako eguzki-esprai pediatrikoa.
  • Urarekiko erresistentea.
  • Babes-maila handia.
  • Hidratatzailea.
  • Dermatologikoki eta pediatrikoki testatua.
  • 250 ml-ko espraia.

Nola erabili

  • Eman ugari eta modu uniformean, eguzkipean jarri aurretik. Babesa mantentzeko, eman produktua sarritan, bereziki, izerditu ondoren, bainatu ondoren eta lehortu ondoren. Ez eman zaurien gainean.
  • Arreta berezia jarri eremu sentikorrei; esate baterako, sudurrari, oinbularrei eta belarriei.
  • Utzi produktuari ongi xurgatzen, eta ez ukitu ehunik eta gainazal gogorrik, orbanak saihesteko.

Beste gomendio batzuk

Tamaina familiarreko gure xanpu eta ile-egokitzaileak ile leun eta distiratsua bermatzen dute etxeko kide guztientzat.

Aqua toallatxoak ur-ehuneko handia izateko formulatuta daude, eta ahalik eta gehiena zaintzen dute zure haurraren azala.