Ezagutzen dituzu gure Krema eta eguzki-babesak? Udan, aliatu eguzkiarekin, eta gozatu arazorik gabe udaldiaz. Eguzki-izpiak onuragarriak dira, eta eguzkia hartzea plazer bat da, bai horixe! Baina, horretarako, jarraibide argi batzuei jarraitu beharra daukazu, eta zure azala babesteko produktu egokia erabili.
Prestatu, babestu eta suspertu. Horra hor hiru arau, beltzaran-kolore polit, osasungarri eta iraunkorra izateko. Hondartzan, igerilekuan, mendian, terrazan edo hirian paseatzen? Berdin dio, nonahi zaudela ere zaindu eta hidratatu behar duzu egunero azala.
Ikasi nola zaindu azala, eguzkia hartzeko gure aholkuekin eta gure kremen eta eguzki-babesen aukerarekin. Aukeratu zure azalera ongien egokitzen den babesa!
Badakizu nola babestu azala eguzkitik?
- Ez etsi, eta zaindu egunero, urteko 365 egunetan, bai eta neguko egun hodeitsuetan ere. Azala zaintzeko eta zahartze goiztiarra saihesteko, eguzki-babesa duzu lagunik onena.
- Eman babes ugari eguzkitan jarri baino 30 minutu lehenago.
- Errepikatu 2 ordutik behin, babesa ez galtzeko, batez ere bainatu ondoren, izerditu ondoren edo toallarekin lehortu ondoren.
- Babestu zerbait hartzera ateratzen zarenean eta aire zabalean kirola egin aurretik.
- Aukeratu zure azalaren fototiporako egokiena den eguzki-faktorea (FPS).
- Jarri arreta berezia eremu sentikorretan, hala nola sudurrean, belarrietan, sorbaldetan, garondoan eta oinbularretan.
- Mugatu eguzkitan zauden denbora; ez egon 12:00ak eta 16:00ak bitarteko tartean. Eguzkitan denbora gehiegi egotea oso arriskutsua da osasunerako, eguzki-kremak ez baitzaitu % 100ean babesten eguzkitik.
- Erabili arropa eta osagarri egokiak ere babesteko: kapela, pareoa, elastikoa, eguzkitako betaurrekoak...
- Jarri haurtxoak eta ume txikiak eguzkiak zuzenean ematen ez dien toki batean.
Zer krema eta eguzki-babes aurkitu ditzaket Mercadonan?
Babestu azala, eta saihestu eguzki-erredurak hauek erabilita:
Aurpegirako Solar fluidoa, 50+ faktorekoa
- Babes oso handia.
- Printzipio aktiboak: erradiazio infragorriaren eta argi urdinaren eraginetatik babesten duten aktiboak ditu.
- Antioxidatzaileekin aberastutako formula du; adibidez, E bitamina, eta estraktu begetalen konplexu bat, kutsaduraren aurkako efektukoa.
- Formula hobetua. Ez du lurrinik, eta ez du aztarna zuririk uzten.
- Azal-mota guztietarako da egokia.
50+ faktoreko eguzki-krema (100 ml eta 200 ml)
- UVA/UVB babes handieneko eguzki-krema, eguzki-erradiazio infragorriak eragindako kaltearen aurkakoa, eta azala zahartzea saihesten duena.
- Ez du lurrinik, eta egokia da azal-mota guztietarako.
- Hodi-formatua, erabiltzeko erosoagoa.
- Bidaiarako formatuan ere badago (100 ml).
30 faktoreko eguzki-krema
- UVA/UVB babes handiko eguzki-krema, eguzki-erradiazio infragorriak eragindako kaltearen aurkakoa, eta azala zahartzea saihesten duena.
- Zabaltzen erraza, lurrinik gabea.
Solar esprai gardena, 30 faktorekoa
- Babes handia UVA/UVB izpien eta erradiazio infragorriaren kontra.
- Testura arinekoa, azkar xurgatzen dena eta urarekiko erresistentzia handikoa.
Solar Monoï espraia, 15 faktorekoa
- Eguzki-babesa duen espraia.
- Monoï lurrina.
Beltzarantzea bizkortzeko Monoï eguzki-olioa, 15 faktorekoa
- Bereziki egokia da eguzkitik babestu eta, aldi berean, beltzarandu nahi duten pertsonentzat (beltzarantzearen bizkorgarria du).
- Testura ez-itsaskorrekoa, ukitu lehorrekoa eta azkar xurgatzekoa.
- Zure azala azkarrago beltzarantzen laguntzen duten aktiboak ditu.
- Monoï lurrina.
After Sun Monoï lozioa
- Esprai-lozioa, eguzkitan jarri ondoren azala freskatzen, hidratatzen eta konpontzen laguntzen duena.
- Monoï lurrina.
Beste gomendio batzuk
Prestatu azala beltzarantze perfektu baterako gure Eguzki Perla hauekin.
Ezagutzen duzu Detox Kit Lipolitikoa? Zelulak berritzen eta azala tinkoago izaten lagunduko dizun gorputz-tratamendu bat da.
Zaintzea gustatzen bazaizu, aukeratu Elikadura orekatu baterako zerealak.