Eguraldi ona iritsi zaigun honetan, hauexek dira zure larruazala zaintzeko ezinbesteko produktuak.

Goza ezazu eguraldi onaz, zure larruazalerako ezinbestekoak diren produktu hauekin

2023ko martxoaren 31

Eguraldi ona iristearekin batera, eguzkiaz eta aire zabaleko jarduerez gozatzeko gogoa izaten dugu. Kontuan izan, baina, urte-sasoi honetan ohikoak izaten direla larruazaleko arazoak.

Beroak, eguzkitan egoteak eta izerdiak kaltetu egin dezakete zure larruazalaren osasuna, eta jukutria gaiztoren bat egin diezazukete. Horregatik, prebenitu egin behar dituzu alferrikako arriskuak.

Jakin nahi duzu nola? Eguraldi ona iritsi zaigun honetan, zure larruazala osasuntsu, fresko eta argitsu egon dadin ezinbestekoak diren produktuak proposatzera gatozkizu. Jarraitu ezazu irakurtzen!

Zein dira eguraldi ona egiten duenerako Mercadonaren ezinbestekoak?

Disfruta del buen tiempo con estos productos imprescindibles para tu piel.

Eguzkitarako kapsulak

  • Eguzkiak eragindako erredurak izateko joera prebenitzen dute.
  • Eguzkitan egoteak eragiten dituen larruazalaren zahartze-seinaleei aurre egiten diete (zimurrak, larruazalaren lehortasuna, orbanak…).
  • Kapsula bigunetan aurkezten dira, eta ez kapsula gogorretan (osagaiak ingurune oleaginoso batean daude, eta horrek hobeto xurgatzen laguntzen du).
  • Ez dira eguzkitatik babesteko kremen ordezkoak.
  • 16 urtetik aurrera.
  • Udaberri/uda denboraldirako aproposa. Martxoan hartzen hastea gomendatzen dugu, eguzkitan jartzen hasi aurreko hilabetean larruazala prestatzeko eta eguzkitan jartzen hasten garenean jarraitzeko.
  • Kaxa bakoitzaren iraupena: hilabete bat.
  • Erabiltzeko modua:
    • Egunero, goizez, hartu kapsula bat.
    • Nahi diren ondorioak lortzeko, hasi hartzen eguzkitan jartzen hasi baino hilabete bat lehenago, eta jarraitu eguzkitan jartzen zaren denboran.

Disfruta del buen tiempo con estos productos imprescindibles para tu piel.

Anpoila C bitaminadunak

  • Indartzaile ultrakontzentratua.
  • Tratamendu intentsiboa, begi-bistako efektu antioxidatzaile azkarrekin.
  • Orbanak lausotzen ditu, galdutako argitasuna itzultzen dio larruazalari, adinaren seinaleen itxura hobetzen du, tonua bateratu eta larruazala hidratatzen du.
  • Ez da gomendagarria larruazal sentikorretarako.
  • Printzipio aktiboak: C bitaminaren hiru deribatu egonkor % 20an, azido ferulikoz indartuak emaitza nabariak azeleratzeko, eta erregaliz-estraktua, zeinak laguntzen baitu potente aktiboen tolerantzia kutaneoa hobetzen.
  • Nola erabili:
    • Eman aurpegian, lepoan eta eskotean, garbi eta lehor daudenean, krema eman baino lehen.
    • Gauez bakarrik.
    • Ez eman begien inguruan. Produktuak begiak ukitzen baditu, garbitu ur askorekin.
    • Kanporako erabilera.
    • Tratamendu oso kontzentratua: narritadura nabarituz gero, utzi erabiltzeari.
    • Ez konbinatu beste azido-tratamendu batzuekin, erretinolarekin, aknearen aurkako tratamendu profesionalekin, peeling-tratamenduekin eta antzerakoekin.
    • Gomendagarria da tratamenduak irauten duen bitartean eguzkitako krema erabiltzea.

Disfruta del buen tiempo con estos productos imprescindibles para tu piel.

50+ krema C bitaminaduna

  • C bitamina, te berdea, B5 probitamina eta larruazala erradiazio infragorrien aurrean babesten duten aktiboak ditu.
  • Era guztietako larruazaletarako da, ez da batere lirdingatsua, eta ez du oliorik.
  • Nola erabili:
    • Eman egunean behin edo bi aldiz aurpegiko larruazal garbi-garbian, masaje suabeak eginez, larruazalak erabat xurgatzen duen arte.
    • Eguzkitatik babesteko erabiliz gero, eman eguzkitan jarri baino 20-30 minutu lehenago.
    • Ez eman zaurien, muki-mintzen eta urratutako larruazalaren gainean.
    • Saihestu produktuak begiak uki ditzan.

Disfruta del buen tiempo con estos productos imprescindibles para tu piel.

Regen Skin aurpegiko krema

  • Aurpegiaren argitasuna indartzen du, erradikal libreei aurre egiten die, eta larruazalaren zahartzea atzeratzen du.
  • Hidratazioa lehengoratzen du, eguzki-erradiaziotik babesten eta larruazalaren gaztetasuna berreskuratzen du.
  • Aproposa da larruazal normal, lehor eta oso lehorretarako.
  • Nola erabili:
    • Eman goizetan larruazal garbiaren gainean, aurpegian, lepoan eta eskotean, masaje arin bat emanez.
    • 20ko babes-faktorea du.
    • Eguzkitan zuzenean jarri behar bazara, gomendatzen dugu sarritan ematea babes-faktore handieneko krema.
    • Krema koipetsua da, eta masaje luze baten ondoren xurgatzen da. Larruazala leun, zeta-antzeko eta nutrizio-sentsazioz gelditzen da.

Disfruta del buen tiempo con estos productos imprescindibles para tu piel.

Magnesioa (B1, B6 eta B12 bitaminak)

  • Elikadura-osagarria, magnesioa eta bitaminak dituena.
  • Disolbatu elikadura-osagarri eferbeszentea 200 ml uretan.
  • Laranja zaporea du.
  • Nola erabili:
    • Egunean konprimatu bat. Ez hartu gomendatutako dosia baino gehiago.
    • Elikadura-osagarriak ez dira erabili behar dieta oso eta orekatu baten eta bizitza-estilo osasungarri baten ordezko gisa.

Beste gomendio batzuk

Deskubri ezazu hiru produktu bakarrik erabilita makillatzeko modurik errazena.

Eskuratu gure Eguzki Perlei buruzko informazioa.

Zure larruazala ezin hobeto zaindu dezazun, har itzazu kontuan Zure Saski Orekaturako gure aholkuak.