Ezagutu Toscana kosmetika-bilduma berria osatzen duten produktu guztiak.

Toscanako edertasun guztia makillaje-bilduma batean

2023ko apirilaren 13a

Ezagutzen duzu Toscana bilduma? Zeramikaren tradizioak mundu guztian ezagun bihurtu duen Italiako eskualdearen izena du gure makillaje-bilduma berriak. Toscanako azulejuetako dekorazio paregabeetan inspiratua dago.

Sormena eta gustu ona barra-barra, aurtengo udaberrian zure edertasuna nabarmendu dezazun. Look oso baterako bilduma perfektua. Zatoz eta ezagutu Toscanako estetikaren sekretuak!

Zer produktu hartzen ditu barnean Toscana bildumak?

Eyeshadow Palette

Eyeshadow Palette Colección Toscana de Deliplus

  • Toscana ederrera eramango zaituen begi-itzalen paleta.
  • 9 tonu hauek konbinatuta, udaberriko makillaje ugari lortuko dituzu.
  • Ispilu bat du paletaren barruan.

Vinyl Lipstick ezpainetako barrak

Barras de labios Vinyl Lipstick Colección Toscana de Deliplus

  • Stylo formatuko ezpainetakoa, binilo-akaberakoa.
  • Ezpainetako barra krematsua, kolore bizikoa. Ezpain distiratsu eta beteak, biniloaren distiraz estaliak.
  • Mertxika- eta abrikot-lurrin finekoa.
  • Hiru kolore:
    • 01 zk.: Koral-kolorea.
    • 02 zk.: Arrosa ertaina.
    • 03 zk.: Fuksia.

Bekainak markatzekoa eta betile-maskara

Perfilador cejas y máscara de pestañas Colección Toscana de Deliplus

  • Bekainak markatzekoa
    Iraupen luzeko errotuladorea.
    01 tonua, iluna.
    02 tonua, argia.
  • Curve Maskara:
    Lifting-efektuko betile-maskara, iraupen luzekoa. Berehalako eragineko akabera beltz bizia. Bolumen handiko betile luze, kurbatu eta kizkurrak! Haren testura krematsuak banan-banan biltzen eta kurbatzen ditu betileak. Ontzi berdingabe batean dator, betileak sustraitik puntetara kurbatzea eragiten duen aplikagailu eta guzti.

Kolageno laka

Laca colágeno Colección Toscana de Deliplus

  • Kolagenoaren ahalmenetako bat atzazalak sendotzea da.

Makillajea finkatzekoa

Fijador de maquillaje Colección Toscana de Deliplus

  • Luzatu zure makillajearen iraupena, finkatzeko produktu honekin.
  • 1ean 5 lanbro funtzioaniztuna, azala hidratatu, prestatu, babestu, finkatu eta freskatzekoa.

Nola erabili:

  • Makillatu aurretik, itxi begiak produktua lainoztatzen duzun artean (azala hidratatu, prestatu eta babestu). Lainoztatu 2-4 pultsazio aurpegitik 20-25 cm-ra.
  • Finkatze-efektuarekin erabiltzeko, makillatu ostean eman produktua berriro, modu berean.

Face Primer

Face Primer Colección Toscana de Deliplus

  • Aurpegirako Primerrak makillaje-produktuak emateko prestatzen du azala. Makillaje perfektu baterako lehenengo urrats perfektua.
  • Olio-testurakoa eta lore-hostoetan infusionatua, aurpegi hidratatu eta distiratsua lortzeko.
  • Jasmin-, lirio-, bioleta- eta arrosa-lurrinen konbinazio atsegina du.
  • Nola erabili: Eman tanta batzuk aurpegian eta egin masaje leun bat, erabat xurgatu arte.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen duzu Magnolia bilduma? Loreen edertasunean inspiratzen da.

Jarraitu 5 urrats hauei eta lortu pedikura perfektua.

Esan agur gorputzeko ileari, gure depilazio-produktuen lerroarekin.