Zaindu eta hidratatu ilea ile hondatuentzako Plex Repair Lerroarekin.

Ezagutu zure ilea zaintzeko Plex Repair Lerroa

2023ko martxoaren 07a

Utzi bilatzeari! Ile lehor eta hauskorra baduzu, Plex Repair Lerroak arazo horri aurre egiten lagunduko dizu. Zure ileak hidratazio egokia eta mantenugairik onenak behar ditu hauskortasuna saihesteko eta ile-osasuna berreskuratzeko.

Zer produktu erabiltzen dituzu zuk? Guk soluzio hau gomendatzen dizugu, ile hondatuentzat eta apurtzeko joera dutenentzat bereziki diseinatua; formula esklusibo bat du, ilea birsortzen duena, haren edertasun naturala nabarmenduz.

Plex Repair Lerroaren ezaugarriak

Plex Repair Lerroa bereziki formulatua dago ile oso hondatuak bere onera ekarri eta elikatzeko. Horregatik, Plex Repair teknologia, Argana, Jojoba eta Karitea erabiltzen ditu; ile-zuntza barrutik birsortzen du, eta hausturarekiko erresistentzia areagotzen.

Zer produktuk osatzen dute Plex Repair Lerroa eta nola erabili?

Xanpua, maskara eta seruma ditu produktu-sorta honek.

  • 1. urratsa: eman Xanpua buru-azalean, eta eman masajea aparra sortu arte. Ondoren, garbitu ur askorekin. Beharrezkoa bada, bigarrenez eman.

Champú para el tratamiento capilar hidratante Plex Repair Deliiplus

  • 2. urratsa: Maskara erabiltzea. Xanpua kendu ondoren, eman Plex Repair tratamendu elikagarri intentsiboa, erdialdetik puntetara.
    • Igurtzi masajea emanez, produktua ondo sar dadin.
    • Utzi 2-3 minutuz, eta kendu ur epelarekin.
    • Birsorkuntza sakonagoa egiteko, honela erabiltzea gomendatzen da: astean behin, tratamendua ilea lehortu eta orraztu ondoren eman, maskara erdialdetik puntetara zabaldu eta eskuoihal batekin bildu. Utzi 30 minutuz, eta garbitu ur dezenterekin.

Mascarilla para el tratamiento capilar hidratante Plex Repair Deliiplus

  • 3. urratsa: dosifikatu eskuan Serum-kantitate txiki bat, eta zabaldu ile lehor edo hezearen gainean. Doitu dosia ilearen luzeraren arabera. Ez kendu urarekin ondoren.

Sérum para el tratamiento capilar hidratante Plex Repair Deliiplus

Zer onura dakarzkio Plex Repair tratamenduak ileari?

  • Ilearen barne-loturak indartzen laguntzen du, barne-egitura perfektua lortzeko, eta, hala, ilea osasuntsu eta distiratsu ikusten da.
  • Geruza babesgarri bat sortzen du hile-zuntzaren gainean, agente kimikoek eta ilea beroarekin tratatzen duten makinek (hala nola lehorgailuak, plantxak eta kizkurgailuak) eragindako kalteetatik babesteko.
  • Ilea haustea saihesten du, barne-egitura sendotzen baitu.
  • Zure ilea leun geratzen da, bolumen eta argitasun handiarekin. Hitz gutxitan esanda, itxura osasungarriarekin.

Beste gomendio batzuk

Probatu al duzu ile kizkurrentzako Curly Metodoa? Jarri praktikan gure Curl Perfect produktu-lerroarekin, eta lortu kizkur leun eta definituak.

Zure ilearen kolorea bizitzeko, ez dago Reviva Maskara baino hoberik, bere tonua eta distira berreskuratzen laguntzen baitio.

Eta ile zuria ahalik eta gehien errespetatuz estali behar baduzu, probatu gure % 0 amoniakodun errauts-tonuko tindagaiak.