Askarirako edo otordu artean jateko zerbait arina nahi duzu, kaloria gehiegi ez dituena? Otordu artean jateko ohitura erabat aldatu da aukera orekatuagoak eskura dauzkagunetik. Hacendado markako arto- eta arroz-talotxoak, adibidez, oso arrakastatsuak dira kontsumitzaileen artean.
Nolako Arroz- eta Arto-talotxoak aurkituko dituzu gure dendetan?
Mercadonan Hacendado markako Talotxo-aukera zabala dugu. Gustu guztietarakoak dauzkagu: gaziak edo gozoak zenbait txokolate-motarekin.
- Arto-talotxoak.
- Arroz-talotxoak.
- Txokolate zuria eta jogurta duten arroz-talotxoak.
- % 55 txokolate esneduna duten arroz-talotxoak.
- % 54 txokolate beltza dute arto-talotxoak.
- Lekale- eta arroz-talotxoak.
Zerealez, artoz eta arroz integralez eginda daude; azken horiek, ilarrez eta dilistez ere bai.
Halako snackak ezin hobeak dira elikadura orekatua nahi dutenentzat; batez ere, kaloria gutxi dutelako. Izan ere, txokolatezkoek ez beste guztiek 30 kcal baino gutxiago dute talotxoko, eta zuntz asko dute, gainera.
Banakako paketetan datoz, edozein tokitara eramateko moduan
Hacendado talotxoak 4 poltsatxotan datoz. Formatu horri esker, ezin hobeto kontserbatzen dira, testura eta zaporea aldatu gabe. Beraz, beti daude kurruskari, eta estaldura ez zaie hondatzen.
Arroz- eta arto-talotxoak gustuko badituzu, ezin aproposagoak dira mokadutxo bat egiteko. Gainera, oso formatu erosoa da, edozein tokitara eta edozein unetan eramateko modukoa: lantokira, eskolara, unibertsitatera edo bidaia batera, askari gisa.
Arroz- eta Arto-talotxoak
- Arroz- eta Arto-talotxoak dira gure produktu-sortako klasikoenak. Oinarrizko snack oso moldakorrak zure saski orekaturako.
- Talotxo kurruskari eta erresistenteak dira, oinarri moduan jatekoak edo beste osagai batzuekin konbinatzekoak.
- Ogiaren ordez jan daitezkeenez, ase sentitzen laguntzen digute kaloria asko ahoratu beharrik gabe.
- Arrozez edo artoz eginak daude; berez glutenik ez duten bi zerealez, alegia.
- Konbinatzeko proposamenak:
- Ahuakatea eta izokin ketua.
- Indioilarra eta gazta.
- Indioilarra eta tomatea.
- Gazta freskoa eta izokin ketua.
Lekale- eta arroz-talotxoak
Eta aukera gaziak nahiago badituzu, talotxo hauek ilar berde eta horiz eta dilista gorriz eginak daude. Aukera desberdin bat da, bakarrik jan daitekeena, edo gainean gazta-krema, antxoak eta cherry tomateak jarrita. Zuntz asko duelako ere nabarmentzen da.
Txokolate beltza duten arto-talotxoak
Arto-talotxo hauek txokolate beltzez estalia dute alde bat. Zapore hori maite dutenentzat bereziki pentsatuta daude, otordu artean mokadu gozo bat nahiago dutenentzat. Bi aleko paketetan datorren zuntz-iturri bikaina da.
Txokolate esneduna duten arroz-talotxoak eta jogurt-zaporeko txokolate zuria duten talotxoak
Otordu arterako beste aukera gozo batzuen bila bazabiltza, bi talotxo hauek zapore leunagoak eta estaldura uniformea eskaintzen dizkizute. Probatu eta baliatu haien zuntz-kantitate handia; bi aleko paketetan datoz.
Beste gomendio batzuk
Gosaltzeko, probatu ezazu Cereal Mix, azukrerik eta edulkoratzaile erantsirik gabeko zereal osasungarrien nahasketa.
Badakizu zein diren jarduera fisikorako elikagairik egokienak?
Ikusi al dituzu gure fruitu lehorrek eta fruta deshidratatuek eskaintzen dizkizuten aukera guztiak? Ezin hobeak dira gosari, askari eta otordu arteetarako.