Urte-sasoi honetan, are gehiago arduratzen gara gure elikadura zaintzeaz. Oraindik Cereal Mix ezagutzen ez baduzu, hona hemen kalitate handieneko gure zereal-nahaste goxo hau. Konbinatu zure gustura!
Zer da Cereal Mix?
Zereal osasungarrien nahaste bat da (oloa, kinoa, arroz harrotua eta arto-malutak), azukre eta gozagarri erantsirik gabea.
Modu askotara konbinatu daiteke beste elikagaiekin. Esnearekin, edari begetalekin, jogurtarekin eta jogurt likidoarekin jan daitezke, besteak beste, eta, topping gisa, fruta, fruitu lehorrak edo kakao purua erabili. Zuk nahi bezala!
Gainera, nahastea betegarria da, eta % 100 naturala.
Cereal Mix, gosari eta askarietarako ezin egokiagoa
Cereal Mix nahastearekin, esan agur monotoniari; gosari eta askari bakoitza esperientzia berri bat izango da. Zuk aukeratu zerekin konbinatu nahi dituzun zerealok; hona hemen ideia batzuk:
- Cereal Mix + jogurt likidoa, platanoa eta kakahuete-hautsa.
- Cereal Mix + marrubi-jogurt likidoa, txia-haziak, koko arraspatua, granada.
- Cereal Mix + hur-edaria, ahabiak, fruitu lehorrak, kakao puruaren hautsa.
- Cereal Mix + gazta fresko irabiatua, mangoa, txokolate-izpiak (kakaoa % 85).
- Cereal Mix + % 0 jogurta, hurrak, fruitu gorriak.
Cereal Mix + % 0 jogurta, hurrak, fruitu gorriak.
Azukre eta gozagarri erantsirik gabeko zerealen nahaste berezi eta orekatua da. Zereal bakoitzak bere nutrienteak eta bere propietate onuragarriak ditu.
- Olo harrotua: zuntz ugari du, eta % 10 proteina.
- Kinoa: koipe gutxi du, eta zuntz ugari.
- Arroz harrotua: kurruskaria da, eta antioixidatzaileak eta bitaminak ditu.
- Arto-malutak: gehigarririk gabe kozinatuak eta txigortuak.
Beste gomendio batzuk
Ezagutzen dituzu crunchy Olo Zerealak? Olo-maluten nutrizio-abantaila guztiak dituzte. Ikasi zereal horiekin 4 errezeta gozo prestatzen.