Gustatzen zaizu elikadura zaintzea? Baduzu ohiturarik olo-zerealak jateko?
Oloak proteina eta zuntz ugari du, eta oso onuragarria da zure osasunerako: odoleko azukre-maila kontrolatzen eta kolesterola gutxitzen laguntzen du, eta, gainera, antioxidatzaileak, mineralak eta bitaminak ditu.
Crunchy Olo-zerealak olo-ale osoko zereal trinkotuak dira, ezin egokiagoak gosari eta askarietarako. Ezagut itzazu!
Zereal hauek % 85 olo osokoa dute, eta azukre gutxi, gainera
Olo-maluten nutrizio-abantaila guztiak dituzte, baina kurruskariak dira.
Ezaugarriak:
- % 85 olo osokoaren irina.
- % 4,6 azukre (azukre-kantitate hori beharrezkoa da testura kurruskaria izan dezaten).
Nola hartzen dira Crunchy Olo-zerealak?
Ohikoena da esnearekin edo jogurtarekin hartzea, baina hutsik ere jan daitezke. 30 g-ko anoak gomendatzen dira. Gozatu zuk nahi duzunarekin!
Ikasi 4 errezeta gozo prestatzen zereal hauekin
Crunchy Olo-zerealak jateko ideia batzuk emango dizkizugu, elikadura zaintzeko ezin egokiagoak:
Crunchy Olo-zerealak, +Proteinak txokolatezko jogurtarekin eta mugurdiekin.
Zerbait gozoa eta azkar prestatzekoa nahi baduzu, errezeta hau ezin hobea da. Gainera, entrenamendu bat egin ondoren indarberritzeko konbinazio aproposa da.
Osagaiak:
- Crunchy Olo-zerealak
- +Proteinak txokolatezko jogurt bat
- Mugurdiak.
Jarri +Proteinak txokolatezko jogurt bat katilu batean, eta gehitu mugurdiak eta 30 g zereal. Goxo-goxoak!
Crunchy Oloa gazta irabiatuarekin, ahabiekin, mugurdiekin, marrubiekin eta hazi edo fruitu lehorren nahastearekin
Gosaria edo askaria egiteko ideia bikaina da, eta, gainera, prestatzen erraz-erraza.
Osagaiak:
- Crunchy Olo-zerealak
- Gazta irabiatua.
- Hazi eta fruitu lehor naturalen edo txigortuen nahastea.
- Marrubiak, mugurdiak eta ahabiak.
Gazta irabiatuari hauek gehituko dizkiogu: olo-zerealak, hazien edo fruitu lehorren nahaste bat (gustukoena duzuna), eta ahabiak, mugurdiak eta marrubiak. Nahi duzun gozagarria gehitu diezaiokezu!
Crunchy Olo-zerealak jogurt naturalarekin, sagarrarekin, intxaurrekin eta kanela-hautsarekin
Beste errezeta bat, prestatzen erraz-erraza.
Osagaiak:
- Crunchy Olo-zerealak.
- Jogurt naturala.
- Intxaur zatituak
- Sagarra
- Kanela
Jarri 30 g zereal katilu batean, bota gainetik jogurt naturala, eta gehitu sagarra, intxaur zatituak eta kanela-hautsa. Eta on egin!
Crunchy olo-zerealak edateko jogurt naturalarekin, bananarekin, kakahuete-hautsarekin eta % 85 txokolatearekin
Zerbait goxoa eta aldi berean osasungarria jan nahi duzu?
Osagaiak:
- Crunchy Olo-zerealak.
- Edateko jogurt naturala.
- Banana.
- % 85 txokolate beltzaren zatitxoak.
- Kakahuete-hautsa
Katilu batean, nahasi jogurta eta xerratan moztutako banana, eta gehitu 30 g zereal, bi koilarakadatxo kakahuete-hauts eta ontza bat txokolate txikituta. Ikaragarria!