Ogitartekoak prestatzeko ideia batzuk, hamaiketako eta askari goxoak egiteko berriro eskolara itzultzeko garaian.

Berriro eskolara: presta iezazkiozu ogitartekorik berezienak

2021ko irailaren 06a

Eskolara itzultzeko garaiko kontuak prestatzen? Prest dituzu jada liburuak eta eskolako gainerako materiala? Dagoeneko hasia baldin bazara ordutegietan, arropan, motxilatan eta garai honi dagozkion beste zenbait kontutan pentsatzen, ondo etorriko zaizkizu zure txikiari hamaiketako eta askari egokiak prestatzeko ideia batzuk.

Hamaiketakoa eta askaria oso otordu garrantzitsuak dira, kontuan hartu beharrekoak, haurtzaroan batik bat. Horren jakitun, bost ogitarteko berezi, arin, goxo eta oso erraz prestatzekoak proposatzen dizkizugu. Izugarri gustatuko zaizkio!

5 ogitarteko eskolara itzultzeko garairako

Imagen Texto 1 bocadillos cole

Atun, arrautza gogor, tomate birrindu eta oliba berdezko ogitartekoa

  1. Ireki ogia erditik.
  2. Igurtzi ogiaren bi aldeak tomate birrinduarekin eta oliba-olio txorrotadatxo batekin.
  3. Egosi arrautza bat ur irakinetan 10 minutuz. Utzi hozten, zuritu eta moztu kubotxotan.
  4. Moztu xerratan hezurrik gabeko 6 oliba berde.
  5. Nahastu atun-lata bat, arrautza gogorra eta olibak, eta bete ogitartekoa.

Patata-tortilla, tomate birrindu eta gaztazko ogitartekoa

  1. Guk geuk egin dezakegu patata-tortilla, edo, bestela, Hacendado tortillak baliatu, tipuladunak edo tipularik gabeak.
  2. Birrindu tomate heldu bat, eta gehitu koilarakada bat olio.
  3. Ireki ogia erditik, igurtzi tomatearekin, jarri gazta-xerra bat eta, gainean, patata-tortilla zati bat.
  4. Inoiz huts egiten ez duen ogitartekoa!

Imagen Texto 2 bocadillos cole

Karramarro-makilatxo, maionesa eta tipulinezko opiltxoa

  1. Zatitu 3 karramarro-makilatxo 1 cm-ko lodierako kubotxotan.
  2. Nahastu makilatxoak maionesa-koilarakada batekin.
  3. Ireki ogia, zabaldu nahasketa gainean, eta bota tipulina gainetik.

Moldeko ogia etxeko hur-kremarekin eta bananarekin

  1. Jarri 200 g hur irabiagailu batean, eta birrindu potentzia maximoan, krema likido bat sortu arte.
  2. Txikitu 200 g txokolate (% 85) laban batekin. Jarri mikrouhin-laberako egokia den bol handi batean, eta sartu bertan minutu batez.
  3. Eragin txokolate urtuari, eta, guztiz urtu ez bada, eduki mikrouhin-labean beste 30 segundoz.
  4. Irabiagailu berean, gehitu txokolate urtua hur-kremari, eta nahastu ondo.
  5. Erantsi koilarakada txo bat banilla-aroma eta 5 g gatz. Erantsi 2-3 datil. Irabiatu dena, ondo nahastu arte.
  6. Sartu krema hozkailuan, behar duen testura har dezan.
  7. Igurtzi ogi-xerra bat hur-kremarekin, eta jarri banana-xerrak gainean.

Urdaiazpiko egosi, ahuakate, tomate lehor eta gazta freskozko opiltxoak

Imagen Texto 3 bocadillos cole

  1. Ireki ogia erditik, eta igurtzi bi aldeak oliba-olio txorrotadatxo batekin.
  2. Erantsi nahieran urdaiazpiko egosia, ahuakatea, gazta fresko xerrak eta tomate lehor zatiak.
  3. Ogitarteko goxo-goxoa zinez!

Erabili ogitartekoetarako gure paperezko poltsak eta lastotxo berrerabilgarriak

Imagen bocadillos cole Texto 4

Mercadonak planeta zaintzen jarraitzeari baietz esateko martxan jarritako 6.25 Estrategiaren barruan, gure ontzietako plastiko-kantitatea murrizteko erabakia hartu genuen, baliorik eransten ez duena kenduz, plastikoa murriztuz edo berrerabiliz, edo beste material batzuekin ordeztuz.

Imagen Texto 5 bocadillos cole

Gure produktuen plastiko-kantitatea ordezteko ahaleginaren adibide bat ogitartekoetarako poltsa berriak dira. Plastikoa kendu diegu, eta, orain, paperezkoak dira, guztiz.

Poltsa bereziki erabilgarriak dira, ogitartekoarekin edo sandwicharekin batera fruta-pieza bat edo edariren bat erantsi nahi baduzu. Koipearen kontrako poltsak dira (ez diote olioari beste aldera pasatzen uzten), eta eranskailuak dituzte, gainera, ondo ixteko.

Imagen Texto 6 bocadillos cole

Egokitu dugun beste produktu bat gure lastotxo berrerabilgarriak dira. Koloretako lastotxo berriak ontzi-garbigailuan garbitu daitezke, eta 10 aldiz berrerabili. Gainera, ireki eta itxi egin daitekeen poltsa batean ontziratuta datoz, ondo gordeta izan ditzazun beti.

Ez badakizu ziur nola birziklatu behar duzun gure produkturen bat, gomendio erraz batzuk dauzkazu hemen , birziklatzea lan erraza, erosoa eta egunerokoa izan dadin.

Beste gomendio batzuk

Nahiago badituzu fruta, edari eta gozoekin prestatutako beste askari batzuk, hemen dauzkazu txikientzako beste ideia batzuk.