Proba itzazu Crunchy Olo-zerealak, eta hartu kontuan egin dizkizugun proposamenak.

Crunchy Olo-zerealak

2021ko irailaren 03a

Gustatzen zaizu elikadura zaintzea? Baduzu ohiturarik olo-zerealak jateko?

Oloak proteina eta zuntz ugari du, eta oso onuragarria da zure osasunerako: odoleko azukre-maila kontrolatzen eta kolesterola gutxitzen laguntzen du, eta, gainera, antioxidatzaileak, mineralak eta bitaminak ditu.

Crunchy Olo-zerealak olo-ale osoko zereal trinkotuak dira, ezin egokiagoak gosari eta askarietarako. Ezagut itzazu!

Zereal hauek % 85 olo osokoa dute, eta azukre gutxi, gainera

Olo-maluten nutrizio-abantaila guztiak dituzte, baina kurruskariak dira.

Ezaugarriak:

  • % 85 olo osokoaren irina.
  • % 4,6 azukre (azukre-kantitate hori beharrezkoa da testura kurruskaria izan dezaten).

Nola hartzen dira Crunchy Olo-zerealak?

Ohikoena da esnearekin edo jogurtarekin hartzea, baina hutsik ere jan daitezke. 30 g-ko anoak gomendatzen dira. Gozatu zuk nahi duzunarekin!

Ikasi 4 errezeta gozo prestatzen zereal hauekin

Crunchy Olo-zerealak jateko ideia batzuk emango dizkizugu, elikadura zaintzeko ezin egokiagoak:

Crunchy Olo-zerealak, +Proteinak txokolatezko jogurtarekin eta mugurdiekin.

Imagen Texto 1 avena crunchy

Zerbait gozoa eta azkar prestatzekoa nahi baduzu, errezeta hau ezin hobea da. Gainera, entrenamendu bat egin ondoren indarberritzeko konbinazio aproposa da.

Osagaiak:

  • Crunchy Olo-zerealak
  • +Proteinak txokolatezko jogurt bat
  • Mugurdiak.

Jarri +Proteinak txokolatezko jogurt bat katilu batean, eta gehitu mugurdiak eta 30 g zereal. Goxo-goxoak!

Crunchy Oloa gazta irabiatuarekin, ahabiekin, mugurdiekin, marrubiekin eta hazi edo fruitu lehorren nahastearekin

Imagen Texto 2 avena crunchy

Gosaria edo askaria egiteko ideia bikaina da, eta, gainera, prestatzen erraz-erraza.

Osagaiak:

  • Crunchy Olo-zerealak
  • Gazta irabiatua.
  • Hazi eta fruitu lehor naturalen edo txigortuen nahastea.
  • Marrubiak, mugurdiak eta ahabiak.

Gazta irabiatuari hauek gehituko dizkiogu: olo-zerealak, hazien edo fruitu lehorren nahaste bat (gustukoena duzuna), eta ahabiak, mugurdiak eta marrubiak. Nahi duzun gozagarria gehitu diezaiokezu!

Crunchy Olo-zerealak jogurt naturalarekin, sagarrarekin, intxaurrekin eta kanela-hautsarekin

Imagen Texto 3 avena crunchy

Beste errezeta bat, prestatzen erraz-erraza.

Osagaiak:

  • Crunchy Olo-zerealak.
  • Jogurt naturala.
  • Intxaur zatituak
  • Sagarra
  • Kanela

Jarri 30 g zereal katilu batean, bota gainetik jogurt naturala, eta gehitu sagarra, intxaur zatituak eta kanela-hautsa. Eta on egin!

Crunchy olo-zerealak edateko jogurt naturalarekin, bananarekin, kakahuete-hautsarekin eta % 85 txokolatearekin

Imagen Texto 4 avena crunchy

Zerbait goxoa eta aldi berean osasungarria jan nahi duzu?

Osagaiak:

  • Crunchy Olo-zerealak.
  • Edateko jogurt naturala.
  • Banana.
  • % 85 txokolate beltzaren zatitxoak.
  • Kakahuete-hautsa

Katilu batean, nahasi jogurta eta xerratan moztutako banana, eta gehitu 30 g zereal, bi koilarakadatxo kakahuete-hauts eta ontza bat txokolate txikituta. Ikaragarria!

Beste gomendio batzuk

Ikasi 4 errezeta gozo prestatzen arrautza-zuringoarekin.