Ezagutzen duzu gure Kakahuete-hautsa? % 100 da kakahuete. Kakahuetea prentsatu, koipegabetu eta eho egiten da, eta kakahuete-alea baino kaloria gutxiago duen produktu bat lortzen da.
Kakahuete txigortuaren zapore bizi bera du. Gozatu haren zaporeaz, hamaika plater eta prestakinetan erabiliz. Hauts-produktu bat denez, ezin hobea da beste osagai batzuekin nahasteko edo haietan disolbatzeko. Hona hemen errezeta batzuk.
Gure saltokietan, fruitu lehorren atalean aurkituko duzu.
Produktu hau asko estimatzen dute kirolariek eta sukaldezaleek
Edozeinentzako moduko produktu bat da, baina bereziki egokia da beren burua zaintzen dutenentzat eta sukaldaritza gustatzen zaienentzat.
- Kirolariei asko gustatzen zaie, gantz gutxiko eta proteina askoko aukera bat delako. 30 g kakahuete-hautsetan 14 g proteina daude, eta gantza % 70 murriztu zaio.
- Sukaldezaleei produktuaren moldakortasuna gustatzen zaie, ezin konta ahala aukera ematen dituelako: irabiakietan nahastuta har daiteke, pasteletan edo plater gazietan saltsa gisa.
Ikasi Kakahuete-hautsa erabiltzen, errezeta hauekin. Ikusiko duzu zein goxoa den!
Kakahuete-hautsarekin prestatzeko lau errezeta
Jogurt-katilua
- Katilu batean, ipini jogurta, eta gehitu bi koilarakadatxo kakahuete-hauts.
- Nahasi.
- Gehitu gehien gustatzen zaizkigun toppingak; adibidez, olo-malutak, ahabiak, eztia.
Smoothie-ak
- Irabiagailuaren ontzian, ipini 300 g jogurt greko arin, 1 platano, 6 marrubi eta 2 koilarakada handi kakahuete-hauts.
- Potentzia handienean nahastu.
- Nahastearen bolumenaren erdia adina izotz gehitu, eta potentzia handienean birrindu.
- 2 edo 3 edalontzi smoothie hartzeko adina duzu.
Kakahuete-saltsa Oilasko-burruntziekin
- 2 koilarakada kakahuete-hauts jarri ontzi batean, eta gehitu jogurt grekoa (edo edozein jogurt), nahi dugun testura lortu arte.
- Gehitu koilarakadatxo bat curry, koilarakadatxo-erdi bat jengibre-hauts eta beste koilarakadatxo-erdi bat baratxuri-hauts.
- Nahasi, eta gatza edo espeziak egokitu.
- Oilasko-burruntziekin jan.
Kakahuete-krema ogi txigortuan
- Ipini 2 koilarakada handi kakahuete-hauts ontzi batean, eta gehitu ura edo esnea. Eragin kakahuete-kremaren testura lortu arte.
- Ogi integraleko xerra xigortu batean zabaldu, eta ipini gainean platanoa xerratan.
Beste gomendio batzuk
Ikasi arrautza-zuringoa duten lau errezeta goxo prestatzen.