Iritsi da eskolara itzultzeko garaia; erabili bost ideia hauek zure haurren meriendak prestatzeko.

Eskola-garaiko meriendak

2019ko irailaren 04a

Heldu da berriro ere eskolara itzultzeko garaia! Betiko moduan, gauza ugari izan behar da kontuan; esate baterako, meriendak, haur askoren jatordu gogokoena.

Oso ongi etorriko zaizkizu zenbait ideia eskola-garaian zure haurrari merienda onenak eman izateko. Eguna eskolan eman ondoren, garrantzitsua da haurrei merienda askotariko, gozo eta dibertigarriak ematea beti.

Eskola-garaiko 5 merienda

Bost merienda hautatu ditugu, bata bestetik desberdinak, inor ez aspertzeko eta gure haurrak pozik eta ondo elikatuta egon daitezen. Eskola-egun bakoitzerako bat. Gogoan hartu!

Muxika-irabiakia gazta fresko irabiatuarekin

190902 Imagen batido melocoton

Irabiakiak gustuko baditu, asko gustatuko zaio merienda freskagarri hau. Hiru osagai baino ez dira behar:

  • Muxika
  • Gazta fresko irabiatu gaingabetua
  • Esne osoa

Pertsona batentzat prestatzea oso erraza da: 2 koilarakadatxo gazta fresko eta basokada bat esne irabiatu behar dira. Ondoren, mertxika gehitu, eta listo!

Atuna eta olibak ogitartekoan

Bocadillo de atún y olivas

Beti modan izango den klasiko bat, eta ogitarteko zaporetsuenetako bat. Ogitartekoak aukera ona dira motxilan eramateko (ondo babestuta eraman behar da), haurrak merienda etxean jan behar ez badu. Atun- eta oliba-ogitarteko on bat egiteko, osagai hauek proposatzen dizkizugu:

  • 6 zerealeko ogi-opila
  • Atun argia oliba-oliotan
  • Oliba berdeak xerratan
  • Arrautza egosi bat
  • Cherry tomateak

Fruta-mazedonia

Macedonia de frutas

Fruta-mazedonia freskagarri bat ere aukera paregabea da gure haurrentzat. Begira zer fruta-konbinazio gozoa:

  • Banana bat
  • Kiwi bat
  • Sagar bat
  • Madari bat
  • Baratze-marrubiak
  • Mugurdiak

Intxaurrekin eta eztiarekin etxean egindako madalenak

Magdalenas caseras

Zuen txikiek gustuko badituzte etxean egindako madalenak, pozik hartuko dute merienda hau. Gainera, ogitartekoa bezala, aukera ona da motxilan eramateko, ez badute etxean jan behar. Osagai eta tresna hauek beharko dituzu madalena gozoenak egiteko:

  • Glutenik gabeko bizkotxoa egiteko prestakina
  • Arrautzak
  • Esnea
  • Oliba-olioa
  • Limoia
  • Datilak
  • Eztia
  • Intxaur naturalak
  • Madalenak egiteko paperezko moldeak

Hemen duzue 14 bat madalena pausoz pauso prestatzeko errezeta:

  1. Txikitu 100 g datil hezurgabe.
  2. Irabiatu arrautzak, eta nahastu datil eta intxaur txikituekin.
  3. Gehitu 80 ml oliba-olio, 125 ml esne eta koilarakadatxo bat ezti.
  4. Gehitu 250 g bizkotxo-prestakin eta limoi-azalaren birrindura pixka bat.
  5. Eduki hozkailuan ordubete inguru, film-paperarekin estalita.
  6. Bete moldeak nahasketarekin erdiraino, eta bota ezti pixka bat gainean.
  7. Sartu madalenak labean, 200 °C-ra, 20-25 minutuz. Atera labetik, eta utzi hozten.

Mozzarella-txigorkia

Tosta mozzarella tomate

Mozzarella-txigorki bat bikaina da haur mokofinei emateko meriendan. Batez ere, kalitate oneneko osagaiekin egiten bada:

  • Mozzarella freskoa
  • Ogi-barra tradizionala
  • Tomate lehorra oliotan, poto bat
  • Oliba beltzak xerratan, lata bat
  • Albaka

Beste gomendio batzuk

Egun berezietan edo asteburuan, guztion artean egin dezakezue glutenik gabeko bizkotxo eder hau. Asko gustatuko zaie txikiei, eta nagusiei ere bai!