Cookien erabilera

Gure berezko "cookie"-ak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu gunea egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu beren erabilera onartzen duzu.

Informazio gehiago eta cookie politika.

Beste zopa hotz bat gomendatzen dizugu egun beroetarako: Luzoker eta jogurt greziardun zopa hotza   Eta janari hotz bati amaiera emateko, ikusi Matcha tearen izozkia prestatzeko errezeta.

Errezeta: meloi-zopa hotza, limoi- eta mendafin-kubotxoekin

2019ko abuztuaren 28a

Ba ote hori baino plater freskagarriagorik? Bada, errezeta erraz askoa proposatzen dizugu, apropos-aproposa aurtengo uda bero honetarako: meloi-zopa hotza, limoi- eta mendafin-kubotxoekin.

Plater oso gozoa eta prestatzen erraza da, eta Mercadonako frutategiko meloiekin egin dezakezu. Dastatu senideekin edo lagunekin!

Ikusi "meloi-zopa hotza, limoi- eta mendafin-kubotxoekin" errezetaren bideoa:

4 lagunentzako osagaiak:

  • Apo-azal meloi bat
  • Azalik gabeko ogi zuriaren bost xerra
  • 50 g urdaiazpiko, zatitxotan
  • Limoi-zukua, ontziratua
  • Adartxo bat mendafin
  • Ur minerala
  • Oliba-olio birjina estra
  • Gatza
  • Piperbeltz zuria

Pausoz pauso:

Prozesua pausoz pauso jarraitu nahi baduzu, hona hemen meloi-zopa hotza, limoi- eta mendafin-kubotxoekin errezeta gozo askoa egiteko xehetasun guztiak. On egin!

1. Lehenik eta behin, bete kubotxo batzuk limoi zukutuz eta urez (neurri berean, biak). Bota mendafina, xehe-xehe ebakita, eta sartu izozkailura.

Paso 1 Imagen receta sopa fría

2. Egin zortzi meloi-esfera, bolak egiteko koilara batez, eta gorde.

Paso 2 Imagen receta sopa fría

3. Ebaki meloia kubotan.

Paso 3 Imagen receta sopa fría

Paso 4 Imagen receta sopa fría

4. Xehatu, edalontzi amerikar batean, meloi-kuboak, ogi zuriaren xerrak eta olio-koilarakada bat.

Paso 5 Imagen receta sopa fría

5. Bota gatza, piperbeltz zuri pixka bat eta ur minerala, nahi den testura lortu arte.

Paso 6 Imagen receta sopa fría

6. Zerbitzatu, katiluko bi kubotxo eta meloi-bola batzuk gehituz.

Paso 7 Imagen receta sopa fría

Paso 8 Imagen receta sopa fría

7. Bota katiluetara urdaiazpiko-zatitxoak, kurruskari egon daitezen aldez aurretik mikrouhin-labean edo haizagailudun labean berotuta. Ipini mendafin-hostotxo bat, apaingarri.

Paso 9 Imagen receta sopa fría

Paso 10 Imagen receta sopa fría

Erraza, ezta, meloi-zopa hotza, limoi- eta mendafin-kubotxoekin errezeta prestatzea? Jarraitu eman dizkizugun urratsei, eta prest duzu plater gozo eta freskagarri asko hori!

Beste gomendio batzuk

Beste zopa hotz bat gomendatzen dizugu egun beroetarako: Luzoker eta jogurt greziardun zopa hotza

Eta janari hotz bati amaiera emateko, ikusi Matcha tearen izozkia prestatzeko errezeta.