Udan freskatuko zaituen zerbaiten bila bazabiltza, ikasi pomelo- eta jengibre-irabiaki gozo bat prestatzen. Oso erraza da!
Irabiaki original eta indargarria da, pomeloaren zapore zitrikoa, jengibrearen aroma, olo-izozkiaren ukitu freskagarria eta arbendol-edariaren leuntasuna bateratzen dituena. Dasta ezazu!
Jarraitu urratsez urrats pomelo- eta jengibre-irabiakiaren errezetaren bideoa
Errezeta hau egiten ikasi nahi baduzu, hemen dituzu xehetasun guztiak.
Osagaiak, pertsona batentzat:
- Pomelo bat eta erdi
- Arbendol-edariaren edalontzi bat eta erdi
- Olo-izozkiaren bola bat
- 20 g jengibre
Urratsak:
1. Pomeloari zukua atera.
2. Jengibrea ebaki eta zuritu.
3. Jengibrea birrindu.
4. Irabiagailuan jarri pomelo-zukua, arbendol-edaria, jengibrea eta olo-izozkiaren bola.
5. Irabiatu.
6. Zerbitzatu.
Bestelako gomendioak
Beste errezeta freskagarri bat nahi baduzu, ikasi Matcha tezko izozkiaren errezeta hau prestatzen.