Maiatzaren 27an Zeliakoen Egun Nazionala ospatuko da. Mercadonak bat egin du ospakizun honekin, eta agerian utzi du kolektibo horren beharrekiko konpromiso handia duela; izan ere, glutenik gabeko produktu ugari ditugu gure linealean, eta etengabe lan egiten dugu gure eskaintza berritzen eta zabaltzen jarraitzeko.
Hori dela eta, glutenik gabeko bizkotxo limoi-kremaz eta basafruituz betea prestatzen erakutsiko dizugu. Zeliakoentzat egokia den errezeta gozo-gozoa, limoi-kremaren zapore freskagarria eta basafruitu gorrien ukitua konbinatzen dituena. Harrituta utziko dituzu familia edo lagunak, goi-mailako gozogintzako pastel honekin. Guztiek probatu nahiko dute.
Ikusi bideoan, pausoz pauso, glutenik gabeko bizkotxoa prestatzeko errezeta
4 lagunentzako osagaiak:
- 375 g bizkotxo-prestakin
- 300 ml esnegain laktosarik gabe
- 4 arrautza
- 300 g basafruitu
- Glas azukrea
- Gatza
Limoi-krema prestatzeko osagaiak:
- 250 g gurin, laktosarik gabea
- 300 g azukre
- 5 arrautza
- 3 limoi
Pausoz pauso:
Prozesuari pausoz pauso jarraitu nahi badiozu, hona hemen bizkotxo goxo hori prestatzeko azalpen guztiak.
Bizkotxoa prestatzeko
1. Bota 4 arrautzak ontzi batean eta irabiatu.
2. Bota gatz pixka bat.
3. Gaineratu esne-gaina.
4. Eta glutenik gabeko bizkotxo-prestakina.
5. Irabiatu, homogeneoa geratu arte.
6. Igurtzi moldea urtutako gurinarekin.
7. Hautseztatu bizkotxo-prestakin pixka batekin.
8. Bota orea koipeztatutako moldean.
9. Laberatu beroa behetik bakarrik ematen diola, 170 ºC-an, 35 minutu inguru. 30 minutu pasatu ondoren, zulatu pixka bat, eginda dagoen ikusteko.
Limoi-krema prestatzeko
1. Nahasi azukrea eta gurina lapiko batean.
2.Gehitu limoi-zukua..
3. Gehitu 5 arrautzak.
4. Irabiatu eta irakin.
5. Moztu bizkotxoa.
6. Bete bizkotxoa krema hoztuarekin.
7. Erantsi basafruituak eta sortu geruzak.
8. Eta apaindu glas azukrearekin.
Konpainiak harreman estua du Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioarekin (FACE), Kataluniako Zeliakoen Elkartearekin (SMAP), Zeliakoen eta Glutenarekiko Sentikorren Elkartearekin (ACSG) eta Elikagaiei eta latexari alergia diotenen Espainiako Elkartearekin (AEPNAA), lanean jarraitzeko kontsumitzaileei alergenoen inguruko informazioa eta trebakuntza ematen, arazoak aztertzen eta kontsumitzaileen beharrak aseko dituzten irtenbideak bilatzen.
Beste gomendio batzuk
Glutenik gabeko produktu gehiagoren bila bazabiltza, sartu atal honetan. Mota horretako gure 1.250 produktutik gora dituzu bertan.
Eta beste pastel bat prestatzen ikasi nahi baduzu, jarraitu urratsez urrats gure bideoari gerezi- tarta goxo eta erraz bat prestatzeko.