Mercadonako gerezi-tarta postre goxoa da askarietarako prestatzeko.

Gerezi-tarta goxoa

2018ko ekainaren 26a

Gerezi-garaia da! Hona hemen errezeta klasiko bat benetako gerezi-tarta bat egiteko cherry pie izenez ere ezagutzen dena.

Postre gozo hau aukera bikaina da, bai haurrentzat, bai helduentzat. Gainera, erraz presta dezakezu hemen pausoz pauso azaltzen dizugun errezetari esker.

Errezeta honetako protagonistak gereziak dira (Mercadonako fruten eta barazkien atalean topatuko dituzu).

Ikusi Mercadonaren gerezi-tartaren errezetaren bideoa

8-10 lagunentzako osagaiak:

  • 800 g gerezi
  • Brisa ore hautsia. Bi aleko pakete bat.
  • 180 g azukre
  • Banilla-aroma
  • Arto-irin fina
  • 1 arrautza
  • Mendafina (hautazkoa)
  • Banilla-izozkia (hautazkoa)

Pausoz pauso:

Errezeta tradizional hau egiteko prozesua pausoz pauso jarraitu dezakezu.

1. Kendu hezurra gereziei, moztu erditik, eta jarri beratzen azukrearekin eta banilla likidoaren aromaren tanta batzuekin (gau guztia, ahal bada).

Paso 1 receta tarta de cerezas

2. Gehitu hiru koilarakada arto-irin gerezi-nahasteari.

3. Berotu labea 220 °C-an (200 °C-an konbekzio-labea bada).

4. Erabili laberako papera moldean jartzeko (ore hautsiaren packean datorrenak balio du). Luzatu orea moldearen behealde osoa eta ertzak estal ditzan.

Paso 2 receta tarta de cerezas

5. Bota gerezi-nahaste osoa orearen gainera, eta banatu uniformeki.

Paso 3 receta tarta de cerezas

Paso 4 receta tarta de cerezas

6. Moztu bigarren orea 8/10 mm-ko zerrenda mehetan.

Paso 5 receta tarta de cerezas

7. Jarri zerrendak horizontalki eta bertikalki gerezi gainean, sare bat osatuz.

Paso 6 receta tarta de cerezas

Paso 7 receta tarta de cerezas

8. Busti zerrendak arrautza irabiatuaz.

Paso 8 receta tarta de cerezas

9. Labekatu 15 minutuz beheko aldea piztuta duzula; gero, jaitsi 200 °C-ra, eta utzi beste 35 minutuz, gorritu arte. Moldetik atera aurretik, utzi hozten, hautsi ez dadin.

Paso 9 receta tarta de cerezas

10. Zatitan zerbitzatu Nahi izanez gero, apaindu mendafin-hosto batekin eta banilla-izozkiarekin

Paso 10 receta tarta de cerezas

Mercadonako gerezi-tarta zure askarietako protagonista izango da. Tarta goxoa, aproposa etxekoekin eta lagunekin gozatzeko!

Mercadonak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren "Hemengo eta oraingo fruta eta barazkia" kanpainarekin, zeinak gomendatzen baitu fruta eta barazkiak maiz kontsumitzea.

Mercadonako gerezien jatorria

Gure dendetako gereziak Alacantekoak, Murtziakoak, Cácereskoak (Jerte harana) eta Aragoikoak dira.

Beste gomendio batzuk

Gerezi-tarta Hacendado zuku freskoekin zerbitzatu dezakezu. Lau zapore daude aukeran: anana eta kokozkoa balerianarekin; fruta gorrizkoa aloe verarekin; jengibre eta ginsenduna, eta barazkiena jengibrearekin.

Eta, gainera, zapore fresko bat eman nahi badiezu zure askariei, mangozko eta kokozko izozki-motxiek emango diete bilatzen ari zaren ukitu exotiko hori lagunarteko topaketei.