Oraindik ez duzu probatu ahoz aho dabilen izozkia? Motxia japoniar jatorriko gozo bat da, arroz-ore bigun batekin egina (arroz glutinoso gisa ezagutzen da), izozkiz betea eta almidoiz hautseztatua. Probatu duzu gure izozki-motxia?
Gustukoen duzun zaporea aukeratu dezakezu, goxo-goxoak baitira eskaintzen dizkizugun biak:
- Koko exotikoa
- Mango freskagarria
Anima zaitez, eta probatu Mercadonaren postre original eta krematsu hau.
Izozki-motxien ezaugarriak
Hona hemen izozki goxo honen ezaugarri nagusiak:
- Izozki-motxiak japoniar jatorrikoak dira, eta ezin hobeak dira hatzekin jateko; benetako finger food errezeta bat da.
- Izozki-motxiak 6 aleko kaxatan saltzen dira.
- Bi barietate dituzu aukeran:
- Kokoa: banilla-zaporeko motxi arroz-orea, esne-izozki kokodunez betea
- Mangoa: mango-zaporeko motxi arroz-orea, sorbete mangodunez betea
Gure bezeroek asko eskatzen duten postre bat da
Postre honek arrakasta handia du gure bezeroen artean, eta eskatu dute, eguraldi ona iritsi denean, gure linealera itzultzeko, gutizia freskagarri eta exotiko horretaz gozatu ahal izateko. Zuk ere probatu nahi duzu? Modan dago!
Atera izozkailutik eta utzi pixka batez
Izozki horien zapore zoragarriaz gozatzeko, komeni da jan baino bi edo hiru minutu lehenago izozkailutik ateratzea. Izan pazientzia pixka bat. Izozkailutik kanpo denbora hori eduki eta gero, puntu-puntuan egongo dira. Jateko prest!
Beste gomendio batzuk
Ausartu zaitez ekialdeko afari bat prestatzera eta postre goxo honekin bukatzera. Edamame ekin has zaitezke —snack osasungarria eta % 100 naturala—, eta Mercadonako pasten atalean aurkituko dituzun arroz-noodleekin jarraitu. Errezeta horiei jarraituz, azpizuna edo otarrainxkak gehitu ditzakezu, edo hegaluzea eta edadamea.
Gainera, ekialdeko beste errezeta erraz batzuk ere badituzu: adibidez, tofu- eta barazki-sataya edo izokin-tatakia.
Eta postrerako mangozko edo kokozko motxia! Ezin tentagarriagoa!