Zure haurraren elikadura osatu nahi duzu produkturik onenekin? Frutarekin eta esnearekin egindako haurrentzako askotariko elikagaiak ditugu, zapore eta mantenugaien konbinazio ezin hobeak eskaintzen dituztenak. Dieta orekatua izan dezan funtsezko osagaiak dira, eta ezin hobeto osatzen dute.
Ezagutu aukera praktiko eta gozo hauek; koilararekin nahiz koilararik gabe jatekoak ditugu. Potetxoan edo poltsikorako formatuan. Lau hilabetetik gorako haurren elikadura-beharretara egokitzeko bereziki diseinatutako produktuak.
Sartu zapore berriak zure haurraren elikaduran fruta-aukera honekin. Produktu hauekin, jateko unea berezia izango da, eta haurra behar bezala haziko da. Ekin!
Zure haurraren elikadura orekaturako aukera batzuk
Koilararekin jatekoak:
Askotariko fruta potetxoan
Unitate bakoitzak lau potetxo ditu, 130 gramokoak.
Fruta eta esnekiak
Haurrari garatzen laguntzeko nahasketa perfektua.
- Fruta eta jogurta, 8 hilabetetik aurrera.
Fruta
Haurraren garapen-fase bakoitzerako aukera espezifikoak.
- Askotariko fruta, 4 hilabetetik aurrera.
- Sagar-konpota, 6 hilabetetik aurrera.
- Banana, mandarina eta udarea, 4 hilabetetik aurrera.
- Banana, laranja eta galleta, 4 hilabetetik aurrera.
- Fruta eta oloa, 8 hilabetetik aurrera.
- Udarea eta sagarra, 4 hilabetetik aurrera.
Nola erabili
Ireki potetxoa, nahasi koilararekin, eta prest dago zuzenean jateko. Aho zabala duenez, oso erosoa da. Behin irekita, hozkailuan gorde, eta gehienez 24 orduan jan.
Koilararik gabe jatekoak:
Poltsikoko fruta
Formatu konpaktuagoa, bereziki egokia etxetik kanpo jateko, eramateko oso erraza da eta.
Fruta eta esnekiak
Hartzitu ondoren pasteurizatutako esne-postrea. 8 hilabetetik aurrera.
- Jogurta galletarekin.
- Marrubi eta bananadun jogurta
- Udaredun jogurta.
Fruta
Haurraren garapen-etaparen araberako aukerak.
- Askotariko fruta, 8 hilabetetik aurrera.
- Banana eta sagarra, 6 hilabetetik aurrera.
- Marrubia eta banana, 8 hilabetetik aurrera.
- Kokoa eta anana, 8 hilabetetik aurrera.
- Banana, marrubiak, ahabiak eta oloa, 8 hilabetetik aurrera.
- Meloia eta sandia (udan bakarrik), 6 hilabetetik aurrera.
- Banana, laranja eta galleta, 6 hilabetetik aurrera (laster)
Nola erabili
Giro-tenperaturan gorde. Astindu ongi ireki edo jan aurretik. Behin irekita, hozkailuan gorde, eta gehienez 48 orduan jan.
Beste gomendio batzuk
Zurehaurtxoa zaintzeko behar duzun guztia daukazu Mercadonan: toallatxo perfumatuak, pixoihalak, biberoiak, pomadak eta abar.
Eguzkitakoak.
Ezagutzen dituzu Erabili eta botatzeko Deliplus bainujantziak? Zure haurrak udaz eta uraz ahalik eta gehien gozatzeko babes ezin hobea dira.