Askarirako edo pikatzeko zerbait arina nahi? Kaloria gehiegi jaten ari zaren arduratu beharrik gabe? Otordu artean jateko ohitura erabat aldatu da aukera orekatuagoak eskura dauzkagunetik. Hacendado markako arto- eta arroz-talotxoak, adibidez, oso arrakastatsuak dira kontsumitzaileen artean.
Nolako Arroz- eta Arto-talotxoak aurkituko dituzu gure dendetan?
Mercadonan Hacendado markako Talotxo-aukera zabala dugu. Gustu guztietarakoak dauzkagu: gaziak edo gozoak zenbait txokolate-motarekin.
- Arto-talotxoak
- Arroz-talotxoak
- Arroz-talotxoak, txokolate zuri eta jogurtarekin
- Arroz-talotxoak, % 55 txokolate esnedunarekin
- Arroz-talotxoak, % 54 txokolate beltzarekin
- Arto-talotxoak, % 54 txokolate beltzarekin
Zerealak, artoa eta osoko arroza besterik ez dute. Halako snackak ezin hobeak dira elikadura orekatua nahi dutenentzat; batez ere, kaloria gutxi dutelako. Izan ere, txokolatezkoek ez beste guztiek 30 kcal baino gutxiago eta zuntz asko dute talotxoko.
Banakako paketetan datoz, edozein tokitara eramateko moduan
Hacendado talotxoak banakako 4 poltsatxotan datoz. Formatu horri esker, ezin hobeto kontserbatzen dira, testura eta zaporea aldatu gabe. Beraz, beti daude kurruskari, eta estaldura aitzakiarik gabea da.
Arroz- eta arto-talotxoak gustuko badituzu, ezin aproposagoak dira mokadutxo bat egiteko. Gainera, formatu egoki-egokia dute, edozein tokitara eta edozein unetan eramateko modukoa: lantokira, eskolara, unibertsitatera edo bidaia batera askari gisa.
Txokolaterik gabeko arroz- eta arto-talotxoen ezaugarriak
- Talotxo kurruskari eta erresistenteak dira, oinarri moduan jatekoak edo beste osagai batzuekin konbinatzekoak.
- Ogiaren ordez jan daitezkeenez, ase sentitzen laguntzen digute kaloria asko ahoratu beharrik gabe.
- Arrozez edo artoz eginak daude; naturan glutenik ez duten bi zerealez, alegia.
- Konbinatzeko proposamenak:
- Ahuakatea eta izokin ketua.
- Indioilarra eta gazta.
- Indioilarra eta tomatea.
- Gazta freskoa eta izokin ketua.
Kalitate-hobekuntzak txokolatez bustitako gure talotxoetan
Hona hemen zapore gozo zoragarrizko lau arroz- eta arto-talotxo mota:
- Txokolate zuria eta jogurta duten arroz-talotxoak
- % 55 txokolate esneduna duten arroz-talotxoak
- % 54 txokolate beltza duten arroz-talotxoak
- % 54 txokolate beltza dute arto-talotxoak
Orain, haien txokolatezko bainua hobetu dugu, homogeneoagoa izan dadin eta mokadu guztietan zapore bera dasta dezazun. Probatu itzazu!
Beste gomendio batzuk
Gosaltzeko, probatu ezazu Cereal Mix, azukrerik eta edulkoratzaile erantsirik gabeko zereal osasungarrien nahasketa.