Ezagutu fruitu lehorretan eta fruta deshidratatuetan daukagun aukera zabala

Zaindu zeure burua gure fruitu lehor eta fruta deshidratatuekin

2023ko urtarrilaren 10a

Fruitu lehorrak nahiz fruta deshidratatuak elikadura osasungarri baten parte dira, eta onura ugari dituzte. Mercadonan aukera handia eskaintzen dizugu.

Gainera, gozoak dira biak, eta hainbat kontsumo-aukera eskaintzen dituzte: etxean jan ditzakezu, gosarian, askarian edo otordu-tarteetan mokadutxo bat egiteko; baita lanean ere, oso erraz eramaten baitira.

Jakin nahi duzu zer aukera daukagun, zure saski orekatuan sartzeko?

Fruitu lehorrak

Fruitu lehorrak oinarrizkoak dira dieta orekatua egiteko, energia eta koipe osasungarri ugari baitute. Gainera, elikagai antioxidatzaileak dira, eta azala eta ilea zaintzen laguntzen dute.

Aperitibo oso ezagunak dira, eta askotariko errezetetan erabil daitezke. Zein gustatzen zaizkizu gehien, eta nola gustatzen zaizu jatea?

Intxaurrak (oskolarekin nahiz gabe), koktel naturala eta azalik gabeko almendrak

Frutos secos de Mercadona: Nueces, cocktail natural y almendras sin piel

  • Oskolik gabeko intxaurrak: intxaurrek bertute asko dituzte; adibidez, Omega 3 asko dute. Bakarrik jan ditzakezu, hamaiketako edo askari gisa, otordu tartean mokadutxo bat egiteko, entsaladetan... 200 g-ko paketea.
  • Intxaurrak oskolarekin: nahiago baduzu zuk zeuk zuritu elikagai osasungarri hau, Omega 3tan aberatsa, hauxe duzu aukera. 600 g-ko paketea
  • Fruitu lehorren koktel naturala: intxaurrak, almendrak eta hurrak. Intxaurrek bezala, hurrek eta almendrek ere bitamina, mineral eta koipe osasungarri ugari dute. 200 g-ko paketea.
  • Azalik gabeko almendrak: almendrekin, fosforoa gehituko diozu zure dietari, eta horrek onura ugari ditu zure organismoarentzat. 200 g-ko paketea

Pistatxoak eta anakardoak

Frutos secos de Mercadona: pistachos y anacardos

  • Pistatxo zurituak: nutrizio aldetik oso orekatua da pistatxoa, eta mineral eta bitamina ugari du; horregatik, aperitibo oso osasungarria da. 100 g-ko paketea
  • Pistatxo txigortuak gatzarekin: pistatxoak oskol eta guzti. Burdina ugari dute, eta ez dute glutenik. Snack gisa har ditzakezu, gosaltzeko edo bulegoan jan, hainbat errezetatan erabili... 250 g-ko paketea.
  • Anakardoak: gure beste fruitu lehor bat. Fosforo ugari du, eta nutriente hori ezinbestekoa da zure elikaduran. 200 g-ko paketea

Kakahueteak

Frutos secos de Mercadona: cacahuetes

  • Oskoldun kakahuete txigortuak, % 0 gatz erantsikoak: kakahuetearen ezaugarrietako bat da koipe osasungarri ugari duela. Elikagai aproposa da kirolarientzat. Fosforo-iturria, glutenik gabea. 400 g-ko paketea
  • Kakahuete zuritu eta txigortuak, % 0 gatz erantsikoak: kakahuetearen beste ezaugarrietako bat da kolesterolari aurre egiteko antioxidatzaile onuragarriak dituela. Glutenik gabeak. 200 g-ko paketea
  • Oskoldun kakahueteak, frijituta eta gatzarekin: kakahueteak E bitamina, B3 bitamina eta azido folikoa ditu. Glutenik gabeak. 250 g-ko paketea

Fruta deshidratatua

Fruta deshidratatuek fruta gehiago jaten lagunduko dizute; mineral, bitamina eta zuntz ugari dute. Ezin hobeak dira gosaltzeko, entsaladei botatzeko edo otordu-tarteetan jateko. Nola dituzu nahiago?

Mahaspasak, ahabiak, orejoiak, aranak eta datilak

Fruta deshidratada de Mercadona

  • Sultana mahaspasak: hazirik gabeko sultana mahaspasak. Zuntz asko dute, eta oso onak dira gure giharretarako. 250 g-ko paketea
  • Ahabiak: antioxidatzaile ugari dute, eta, horri esker, oso onak dira bihotzerako eta kolesterola kontrolatzeko. Zuntz-iturri ona dira. 200 g-ko paketea
  • Abrikot-orejoiak: Zuntz asko dutenez, heste-funtzioa hobetzen dute. Karbohidrato ugari dute, eta, beraz, energia-iturri ona dira. 200 g-ko paketea
  • Aranak: lehorrak eta hezurgabeak. Zuntz-iturri ona dira, eta aliatu perfektua heste-funtzioa hobetzeko. 250 g-ko paketea
  • Datilak: lehorrak eta hezurgabeak Nutriente askoko elikagai energetikoa da, zuntz ugari du, eta snack aproposa da kirolarientzat eta beren burua zaintzea gustuko dutenentzat. 350 g-ko paketea

Mangoa, sagarra eta anana

Fruta deshidratada de Mercadona: mango, manzana y piña deshidratada

  • Mangoa: deshidratatua eta azukre erantsirik gabea. A, B eta C bitamina eta mineral ugari du, hala nola kaltzioa, potasioa, fosforoa eta magnesioa. 60 g-ko paketea
  • Sagarra:% 100 sagar naturala. Antioxidatzailea da, eta C eta E bitamina ugari du. Zuntz asko du, eta ez du azukre erantsirik. 20 g-ko paketea,
  • Anana: anana deshidratatu % 100 naturala; propietate diuretikoak eta hanturaren kontrakoak ditu. 50 g-ko paketea.

Beste gomendio batzuk

Gosarietarako eta afarietarako errezeta perfektua nahi baduzu, datilak eta pistatxoak dituena, hauxe da gure proposamena: Batata- eta pistatxo-plumcakea.

Probatu dituzu arto-talotxoak? Hamaiketakorako, askarirako, eta otordu-tarteetan jateko snack bikaina da, eta beste osagai batzuekin ere konbina daiteke.

Ikasi kakahuete-hautsarekin 4 errezeta bikain prestatzen. Oso produktu egokia da kirolarientzat eta sukaldea gustuko dutenentzat.