Hona hemen errezeta ezin hobe bat zure postre, gosari eta askarietarako: Batata- eta pistatxo-plumcakea, zapore gozo eta exotikoen konbinazio bikaina, familia eta lagun guztiak liluratuko dituena.
Ez duzu denbora askorik beharko; oso erraza da prestatzen, eta merezi du etxean egindako bizkotxo honen zapore bikainaz gozatzea. Urrats hauek egin besterik ez duzu.
6 lagunentzako osagaiak:
- 250 g batata
- 4 arrautza
- 75 g gurin, gatzik gabea
- 150 g espelta-irin
- 100 g datil
- 50 g pistatxo
- Zorro bat legamia
- Gatza
- Kanela
- Eztia
- Frutak nahierara: mangoa, papaia, platanoa, kiwia
Pausoz pauso:
1. Txikitu datilak eta pistatxoak.
2. Zuritu eta birrindu batata.
3. Irabiatu arrautzak eta gehitu gurin diluitua, gatz pixka bat eta kanela pixka bat.
4. Nahasturari datilak, pistatxoak eta batata gehitu. Nahasi.
5. Bahetu pixkanaka-pixkanaka irina eta legamia. Nahasi, nahastura homogeneoa izan arte.
6. Sartu nahastura molde batean, labeko paperarekin, eta jarri labean, aurrez berotuta, goitik eta behetik ematen diola, 180 °C-an, 40 minutuz.
7. Atera labetik, zerbitzatu eta jarri ezti pixka bat bizkotxoaren gainean.
8. Jarri fruta-mazedonia bat zure gustura: mangoa, papaia, platanoa eta kiwia, ezti-ukitu batekin.
Beste gomendio batzuk
Postreetarako, gosarietarako eta askarietarako errezeta errazak interesatzen bazaizkizu, gustatuko zaizu hau: Glutenik gabeko bizkotxoa, limoi-kremaz eta basoko fruituz betea. Goxo-goxoa!