Bañadores Desechables Deliplus

Deliplus Erabili eta Botatzeko Bainujantziak, udarako aliatu bikainak

2017ko ekainaren 20a

Zure haur txikia itsasora edota igerilekuetara joaten hasia dela, erosoago joan dadila lor dezakezu Deliplus Erabili eta Botatzeko Bainujantziak erabiliz, babesik onena ematen baitiote, deserosotasunik pasatu gabe udaz goza dezan.

Deliplus Erabili eta Botatzeko Bainujantziak: Aukerarik erosoena bai zuretzat bai zure haurrarentzat

Hondartzan zein igerilekuan erabili ahal izateko pentsatu dira Deliplus Erabili eta Botatzeko Bainujantziak. Kakatxoek uretara ihes egin ez dezaten balio dute.

Gainera, erabili eta botatzeko pixoihal hauek ehun leun eta transpiragarri batez eginda daude, eta oso erosoak dira haur txikiaren larruazal delikatuarentzat. Ohiko pixoihalak ez bezala, ez dira puzten uretan, eta txikiak deseroso sentitu gabe gustura josta daitezke beraz, eta ondo pasatu.

Hala eta guztiz ere, txizarik ez dute xurgatzen erabili eta botatzeko pixoihal hauek; honenbestez, hondartzan edo igerilekuan zaudeten bitartean soilik erabiltzea gomendatzen dizugu, eta horren ondoren baztertzea.

Deliplus Erabili eta Botatzeko Bainujantziak era egokian erabiltzeko, bete itzazu argibide hauek:

  1. Uretara sartu aurretik jar iezaiozu erabili eta botatzeko bainujantzia zure haurrari.
  2. Bainua bukatzean, apurtu bainujantzia alboetatik, hura baztertze aldera.
  3. Deliplus erabili eta botatzeko bainujantzia zaborretara jaurti behar da beti. Inoiz ez komunera.

Deliplus Erabili eta Botatzeko Bainujantziak Mercadonan dituzu eskura

Mercadonaren establezimendu guztietan aurkituko dituzu Deliplus Erabili eta Botatzeko Bainujantziak. Bi formatutan merkaturatzen dira:

  • S neurriko Deliplus Erabili eta Botatzeko Bainujantziak (6kg-tik 11ra)
  • M neurriko Deliplus Erabili eta Botatzeko Bainujantziak (9kg-tik 16ra)

Deliplus Erabili eta Botatzeko Bainujantziak unisex dira, haur txiki guztiek erabiltzeko modukoak, alegia. 6 bainujantzi indibidual ditu pakete bakoitzak, guztiak udako estiloaz eta zure haurrari izugarri gustatuko zaizkion animalien marrazki dibertigarriez apainduak.

Deliplus Erabili eta Botatzeko Bainujantzien poltsak, gainera, oso era praktikoan eramaten dira. Eta erraz irekitzeko sistema dute, poltsa behar beste aldiz ireki eta itxi dezazun.

Uda honetan, Deliplus Erabili eta Botatzeko Bainujantziak hartu, eta… plisti-plasta, ibili uretan!

Beste Zenbait Iradokizun

Hondartza edo igerilekuan igarotako egun akigarri baten ondoren indarrak berreskuratzeko, ez dago Mercadonaren Naturbalance Zereal Ahiak hartzea baino ezer hoberik. Zure haurrari indartsu eta osasuntsu hazten lagunduko dion elikagai hau 4 aldaeratan merkaturatzen da.