Ezagutu labean egindako ogi-makilatxoen aukerak eta haiek jateko modu guztiak.

Labean egindako ogi-makilatxoen gure aukera guztia. Edozerekin ondo sartzen dira!

2020ko uztailaren 23a

Labean egindako ogi-makilatxoak Valentziako Erkidegoko elikagai tradizional bat dira; han "rosquilleta" deitzen zaie. Pixkanaka-pixkanaka, Espainiako gainerako tokietara zabaldu dira, eta hainbat modutara deitzen zaie, lekuaren arabera: snackak, labean egindako ogi-makilatxoak, ogi-makilatxoak...

Rosquilletetan deigarriena haien itxura luzanga eta zapore aparta dira. Berez, oso elikagai xumea da, oinarrizko osagaiekin egina (olioa, gari-irina, legamia eta gatza), eta edozerekin ondo sartzen da.

Zein da rosquilleten jatorria?

Hain da zaharra rosquilleten jatorria, haren oroitzapena ere galdua baita. Duela urte askotatik saltzen dira Valentziako Erkidegoko labeetan, eta haien kontsumoa guztiz errotuta dago lurralde horretan.

Gaur egun, Espainia osora zabalduta daude. Erabilera ugari ditu, eta aukera asko ematen ditu; izan ere, aperitibo gisa jan daitezke, mokadu gisa, askari gisa, beste edozein elikagai gozorekin (txokolatea) edo gazirekin batera (gazta, entsaladillak...).

Gaur egun, rosquilleta-mota asko daude, hainbat zapore eta osagaitakoak.

Zapore-aukera

Espainia osoan saltzen dira labean egindako ogi-makilatxo hauek. Guztiek testura kurruskaria eta aireztatua dute. Ezin hobeak dira aperitibo arin gisa hamaiketakoetan eta askarietan jateko, bai etxetik kanpo, bai etxean, eta halaber otordu artean:

  • Pipitak: pipita-zapore bizia.
  • Gazta: gazta-zaporea.
  • Fruitu lehorrak: fruitu lehorren zaporea (pipitak, kakahuetea eta sesamoa).
  • Integralak: %100 ogi integralaren zaporea.
  • Zerealak eta espelta: zereal- eta pipita-zapore bizia. Espelta-irinez egina.
  • Kakahuetea: kakahuete-zapore bizia.
  • Txokolatea: txokolate-zapore bizia.
  • Pizza: gaztadun ogitxo bereziak, pizza-zapore benetakodunak.
  • Tomatea: ogitxo bereziak, tomate eta oreganodunak.

Texto 1 Imagen Rosquilletas

Zapore batzuk Valentzian eta Castellón bakarrik daude

Aurreko aukerez gain, Valentzia eta Castelló probintzietan beste zapore batzuk ere saltzen dira. Guztiek testura kurruskaria eta aireztatua dute. Ezin hobeak dira aperitibo arin gisa hamaiketakoetan eta askarietan jateko, bai etxetik kanpo bai etxean, bai otordu artean jateko ere:

  • Tradizionalak: anisete-zapore bizia.
  • Labea: ogiaren zapore naturala.
  • Labea gazituak: ogiaren zapore naturala eta gazi-puntu batekin.
  • Boilurra: boilur-zapore bizia duten ogitxoak.

Beste gomendio batzuk

Bazkari eta afarietarako edari freskagarri baten bila bazabiltza, probatu gure Gazpatxo freskoa.