Ezagutu gure Piko, Regañá eta Grissinien aukera eta moldakortasuna.

Pikoak, Regañák eta Grissiniak, ezin moldakorrago!

2024ko ekainaren 12a

Gure Pikoak, Regañák eta Grissiniak dieta mediterraneoko plater askoren ezinbesteko aliatuak dira. Haien moldakortasunak aukera ezin hobea bihurtzen ditu edozein unetarako. Eman zaporea eta testura zure aperitiboei; osagarri onena dira urdaitegi-taula, krema, pintxo eta abarretarako.

Hemen dituzu gure iradokizunak askotariko produktuekin. Hala ere, aukera bikaina duzu zure sukaldari-sormenari bide emateko; izan ere, mokadu kurruskari hauek nahi duzun moduan konbina ditzakezu. Zuri nola gustatzen zaizkizu? Gure Piko, Regañá eta Grissiniekin, aukerak mugagabeak dira!

Regañák

Picos, Regañás y Grissini, ¡más versatilidad imposible!

Regañák klasiko bat dira Mediterraneoko gastronomian, eta mundu guztiari gustatzen zaizkio, beren testura kurruskari eta zapore paregabearengatik. Oliba-olioa eta sesamo-haziak dituzte, eta arreta handiz txigortzen dira, errezeta tradizionalari jarraituz. Probatu itzazu gazta eta hestebeteen taula batekin batera; testura eta zaporeen benetako kontraste bat sortzen dute. Gozatu ahoan sortzen duten karraska.

Glutenik gabeko pikoak

Picos, Regañás y Grissini, ¡más versatilidad imposible!

Glutenik gabeko dieta bat egiten ari bazara, zapore % 100 naturala duen snack kurruskari hau aliatu ezin hobea duzu. Gure Glutenik gabeko pikoak beti dira ongi etorriak: bakarrik jateko, aperitiboen osagarri gisa, zure gazta gogokoenaren kremarekin dipeatzeko...

Landako pikoak eta Pikoak

Picos, Regañás y Grissini, ¡más versatilidad imposible!

Beste klasiko eztabaidaezin batzuk Landako pikoak edo Pikoak dira; adibidez, ezinbestekoak dira urdaiazpiko-plater on batekin jateko.

Konbinazio horrekin prestakin dibertigarriak ere sor ditzakezu; adibidez, urdaiazpiko-xerrak gure pikoetan biribilkatu ditzakezu, eta guztiak zur eta lur utziko dituzu! Izan itzazu beti zure despentsan, eta gozatu beren moldakortasunaz eta zaporeaz mokadu bakoitzean.

Piko % 100 osokoak eta San Rokeko Pikotxoak

Picos, Regañás y Grissini, ¡más versatilidad imposible!

Aukera osoko baten bila bazabiltza, Piko % 100 osokoak goxoak eta elikagarriak dira, eta zuntz ugari dute. Eta beste aukera bat nahi baduzu, San Rokeko Pikotxoek kristalezko testura kurruskari eta aireztatua eta zereal-zaporea dute, gari-zahiarekin eginak baitaude.

Bi aukerak ezin hobeak dira dipeatzeko, hummusarekin adibidez, baina edozein plateretara egokitzen dira: mokadu osasuntsu bat, urdaitegi sofistikatuko ohol bat...

Piko gaziak eta Gatz gutxiko Pikotxoak

Picos, Regañás y Grissini, ¡más versatilidad imposible!

Ezagutzen dituzu gure Piko gaziak? Ezin hobeak dira dipeatzeko edo edozein platerekin jateko. Guk entsaladilla errusiarrarekin konbinatzearen alde egin dugu. Pikoen testura kurruskariak eta gatz-estaldurak ezin hobeto egiten dute bat plater tipiko horrekin.

Eta gatz gutxiagoko aukera baten bila bazabiltza, aukeratu itzazu gure Gatz gutxiko Pikotxoak. Zure plater gogokoenen aliatu izateaz gain, zure errezetarik original eta gozoenetan erabil ditzakezu. Gure iradokizunetako bat da Gatz gutxiko Pikotxoak gazta-kremarekin nahastea, haietan izokina biribilkatzea eta tipulin freskoarekin ontzea. Plater ezin hobea izateaz gain, aukera dotorea da zure aperitibo eta ekitaldi berezietarako.

Grissini

Picos, Regañás y Grissini, ¡más versatilidad imposible!

Grissiniak, ogi-makila kurruskari zoragarriak, antipasti italiarren klasiko bat dira. Tradizionalki bakarrik zerbitzatzen dira, osagarri kurruskari gisa gozatzeko. Hala ere, beren formari eta egiturari esker, prestakin originalak egin ditzakezu, haietan askotariko osagai gazi eta gozoak biribilkatuz.

Aperitibo gazi paregabe bat prestatzeko, grissinietan mortadela biribilkatzea iradokitzen dizugu. Jatorri italiarreko hestebete horrek zapore aberatsa eta leuna ematen du, eta ezin hobeto osatzen du grissinien testura kurruskaria. Urdaiazpikoarekin, urdaiazpiko egosiarekin, indioilarrarekin edo beste edozein hestebeterekin ere probatu ditzakezu.

Eta hori ez da guztia: postre zoragarri ere bihurtu ditzakezu. Probatu txokolate urtuan sartzen eta pistatxo birrinduekin edo koko birrinduarekin hautseztatzen. Gure Choco Fundir beltza ezin hobea da postre hori egiteko, grissiniekin kontraste zoragarria sortzen baitu.

Piko bereziak

Picos, Regañás y Grissini, ¡más versatilidad imposible!

Beste aukera batzuk jartzen ditugu zure eskura, edozein pintxorekin hartzeko. Ezagutzen dituzu Artisau-regañák? Artisauek eskuz luzatzen dituzte eta, horrela, zapore bizia eta benetakoa lortzen dute. Toki hauetako gure dendetan aurki ditzakezu: Extremadura, Andaluzia (Almerian izan ezik), Madrilgo Erkidegoa eta Toledo eta Ciudad Real probintziak.

Beste aukera oso gomendagarri bat gure Surtidoa da. Askotariko mokadu-aukera bat da, eta toki hauetako gure dendetan dago eskuragarri: Kanariar Uharteak, Extremadura, Andaluzia (Almerian izan ezik) eta Madrilgo Erkidegoa.

Azkenik, Picos reventaos pikoak ditugu; itxura landugabeagoa dute baina goxo askoak dira, eta toki hauetako gure dendetan daude eskuragarri: Extremadura, Andaluzia (Almerian izan ezik) eta Madrilgo Erkidegoa.

Beste gomendio batzuk

Gure Pikoak, Regañák eta Grissiniak aukera ezin hobeak dira zure piknik eta aire zabaleko uneetarako.

Gure Labean egindako ogi-makilatxoen aukerak ere paregabeak dira dipeatzeko, platerei laguntzeko, etab.

Probatu gure Dipeatzeko saltsen zapore guztiak zure snack gogokoenekin.

Gure Galletatxo gaziak beste snack goxo eta potentzial handikoak dira, eta benetako zaporea eta testura kurruskaria dute.