Glutenik gabeko gure picoak probatu badituzu, badakizu aukerarik onena direla aperitiboetarako. Zerekin konbinatzea gustatzen zaizu gehien? Entsaladillarekin, hestebete- eta gazta-oholekin, zure saltsa gogokoenetan bustita jateko...?
Labean egindako makilatxo gozo hauek ezin hobeak dira glutenik gabeko dieta egin bai baina zapore natural eta testura kurruskariko snack bati uko egin nahi ez diotenentzat. Laktosarik ere ez dute.
Oso moldagarriak dira, konbinazio asko onartzen baitituzte, eta noranahi eraman ditzakezu otordu artean pikatzeko. Bakarrik edo osagarri gisa jan ditzakezu, zuk nahi bezala! Gainera, ogiaren ordezkorik onenak dira bazkari eta afarietarako.
Gogoratu beti giro-tenperaturan eta leku fresko eta lehorrean gordetzea komeni dela. Behin irekita, ontzi batean gorde, ondo itxita, eta hiru egun igaro baino lehen jan.
Glutenik gabeko gure picoak jateko ideiak
Saltsatan bustitzeko
Aukerarik onena zure saltsa gogokoenean busti eta nahasketa perfektuarekin gozatzeko. Pico zoragarri hauek ezin hobeak dira guakamoleari, hummusari edo gazta-kremari laguntzeko. Tamaina ezin hobea dute esperientziaz gozatzeko; saltsatan bustitzen hasi orduko, ezingo zara gelditu!
Urdaiazpiko-, gazta- eta hestebete-oholei laguntzeko
Glutenik gabeko picoak ezin hobeto konbinatzen dira hestebete-, urdaiazpiko- eta gazta-oholekin. Hestebetea picoan biribiltzea erritu gozoa da, eta nahasketa hori dastatzeko modurik onena. Ez ahaztu picoak txarkuteria-oholak prestatzean, apaingarri onenak dira eta.
Entsaladilla errusiarrarekin
Klasikoetan klasikoa da hau. Zer litzateke entsaladilla errusiarra pico kurruskaririk gabe? Bikote perfektua dira eta! Apaindu entsaladilla picoekin banderilla gisa; a ze ikuskizuna! Azkenean ez da bat ere geratuko.
Beste gomendio batzuk
Glutenik gabeko asteko menua antolatzeko ideiarik onenak emango dizkizugu.
Konbinatu glutenik gabeko picoak etxeko zaporeko gure Entsaladilla-aukerarekin. Baduzu non aukeratu.
Ikasi glutenik gabeko Pizzaren errezeta hau prestatzen.