Gustatzen zaizkizu Entsaladillak? Dudarik gabe, benetako plazer gastronomikoak dira, eta hala nabari da gure linealean, produktu-aukera honek oso harrera ona baitu.
Ohiko entsaladilla errusiarretik hasi eta sofistikatuagoetara arte (karramarro-entsaladilla edo entsaladilla amerikarra), plater ezin egokiagoak dira edozein unetan jateko, batez ere fresko jan daitezkeelako.
Ez da harritzekoa halako ospea izatea; izan ere, etxeko janaren zaporea, tradizioa, aukera eta freskotasuna, dena ematen diote gure dietari.
Udazken honetan, Mercadonaren Entsaladillak nonahi
Zapore zoragarria izateaz gainera, gure Entsaladillek ezaugarri hauek dituzte:
- Aurrez prestatutako platerak dira, eta jateko prest daude.
- Etxeko janaren zaporea eta kalitate handiko lehengaiak dituzte.
- Nonahi jan ditzakezu: etxean, bulegoan, gimnasioan, mendi-irteeretan...
- Fresko jaten dira, eta oso moldakorrak dira. Tapa, sarrera edo hornigai gisa jan daitezke.
- Ezin aproposagoak dira etxekoekin eta lagunekin partekatzeko.
- Plater arinak dira, urte-sasoi honetarako aproposak.
Zer Entsaladilla aurkitu ditzakezu Mercadonan?
Hona hemen gure Entsaladilla-aukera:
Entsaladilla errusiarra
Barazki freskoekin egindako betiko Entsaladilla errusiarra da; etxeko janaren zaporea du, eta azidotasun-ukitu kontrolatua.
Entsaladilla amerikarra
Aza zuria, saltsa, azenario arraspatua, tipula eta ziape-saltsa ditu.
Karramarro-entsaladilla
Plater exotiko baina dagoeneko klasiko bat da. Surimia eta saltsa arrosa ditu, nagusiki.
Alioli patata
Betiko zapore tradizionala du, baratxuri-kantitate egokia eta testura natural eta krematsuko patata.
Beste gomendio batzuk
Freskatu Wild Panther cider-ekin. Lau zapore dituzu aukeran!