Freskagarriak gustuko badituzu, proba itzazu zapore berrietako ciderak. Fruta-urrineko edariak dira, eta oso-oso hotz edan behar dira. Lau zapore dituzu aukeran!
Senideekin edo lagunekin zaudela, edo atseden-une batez gozatzen ari zarela, Wild Panther cider gasdunek halako freskotasun-ukitu bat emango dizute.
Aukeratu zure zapore gogokoena!
Edari alkoholduna da, sagar-zuku kontzentratu hartzituarekin egina. 4 zapore dituzu aukeran:
Sagar-cidera.
Oso ondo ezkontzen da zenbait aperitiborekin, hala nola lupinuekin.
Mango- eta marakuia-cidera
Mango- eta marakuia-zaporearekin. Ezin hobea da era guztietako fruitu lehorrekin batera hartzeko —adibidez, gure nahaste-koktelarekin—.
Marrubi-Lima ciderra
Marrubi- eta lima-zaporekoa. Edozein aperitibori laguntzeko, hala nola olibei.
Blacberry cidera
Masusta-zaporekoa. Oso ondo ezkontzen da zenbait aperitiborekin, hala nola patata frijituekin.
Ezaugarriak eta kontserbatzeko era
- Sagarra hartzituta egiten da edari hau.
- % 4,5 alkohol du.
- Banaka nahiz 330 ml-ko 12 botilatxoko packetan saltzen da.
- Leku fresko eta lehorrean gorde behar da, eguzki-argitik babestuta eta inguruan usain bortitzik ez dela.
Wild Panther ciderak nola edan
- Oso erraz edaten dira, eta egoki-egokiak dira aperitibotarako, kokteletarako eta edozein otordutarako.
- Oso hotz edan behar dira. Horretarako, aurretik hoztu behar dira, eta ez zaie izotzik bota behar.
- Edonolako edalontzietan har ditzakezu: kristal finekoan, luzean, kopan...
- Ez astindu ireki aurretik.
Betiko edariez aspertuta bazaude eta zapore berrien bila bazabiltza, ez bilatu gehiago: aurkitu dituzu! Probatu ciderak, eta goxatu haien zapore bikainarekin. Gogoan izan: Hotz-hotz daudela edan!
Beste gomendio batzuk
Beste edari batzuk nahiago badituzu, hona hemen gure garagardo onenetako batzuk.
Eta alkoholik edan nahi ez baduzu, berriz, proba ezazu glutenik gabeko Steinburg % 0,0 garagardoa.