Ospatu Halloween gaua, litxarreria eta txokolate beldurgarri eta dibertigarrienekin.

Halloween gozo eta beldurgarria!

2022ko urriaren 14a

Gutxi falta da Halloween gauerako. Ai ene! Seguru asko, hori da urteko gaurik dibertigarriena. Ikaragarria izaten da!

Mundu osora zabaldu den jai beldurgarri honetan ezin dira falta mozorroak, kalabazak, garezurrak, irribarreak, lagunak eta, nola ez, gozokiak, ospakizunaren ahogozagarri. Gozokirik gabe, Halloweenik ez!

Aurten ere, Halloween Mercadonara dator berrikuntzekin eta diseinu eguneratuarekin. Adi txikientzat (eta ez hain txikientzat...) prestatu ditugun litxarreria- eta txokolate-proposamenei. Une beldurgarriak gozatzeko aproposak dira, betiere neurriz janez gero, noski, baita ere lagunei eta senideei oparitzeko eta haiekin partekatzeko.

Halloween, ¡dulce y terrorífico!

Litxarreria-saskia

Halloweeneko saski beldurgarria, hainbat forma eta zaporetako gozokiekin: piruletak, hortzak, txokolatezko figurak, kalabaza txikia, azkura-hautsezko oinak eta hodeiak.

Eraman saskia zurekin Halloween gaueko abenturetara; ezin hobea da lagunekin gozokiak jasotzera joateko. Zure mozorroaren osagarri ezin hobea izango da, aurten eskeleto bat eta armiarmak baitakartza, “Hildakoen egunak” eskatzen duen bezalaxe.

Txokolatezko kalabaza eta txokolatezko Catrina

Halloweeneko bi figura tipiko. Glutenik gabeak.

  • Kalabaza-formako txokolate esnedunezko figura.
  • Catrina mexikar baten forma duen txokolate zurizko figura.

Diseinu originalak dituzte, eta ezin egokiagoak dira gau berezi honetan oparitu edo dastatzeko.

Askotariko txokolatea

Txokolate esnedunezko hainbat figura dauzkan poltsa, txokolatezaleentzat. Banatu edo oparitu saria edo ziriaren jokoan. Aurten glutenik gabe datoz!:

  • Txokolate esnedunezko figurak, eskeleto, mamu, munstro edo armiarmen irudiak dauzkaten bilgarrietan aurkeztuak.
  • Txokolate esnedunezko bonboiak, pralinez beteak (hurrak eta almendrak), begi eta kalabazen irudiak dauzkaten paketetxoetan bilduak.
  • Trufaz betetako bonboi zuriak, ilargi, hodei eta saguzarrekin diseinatutako bilgarri ikusgarriekin.

Halloween, ¡dulce y terrorífico!

Piruletak

Txokolate esnedunezko banakako piruletak, Halloweeneko marrazkiekin eta paperezko makilekin. Hiru eratako piruletak ditugu: kalabaza, banpiroa eta Catrina.

Aukeratu gehiena gustatzen zaizuna, eta gozatu haien zapore bikainarekin.

Askotariko litxarreriak

Hainbat forma eta zaporetako banakako gozokiak. Barruan, denetarik aurkituko duzu: begi beteak, hezur txikiak, har txikiak, figura txikiak, tarantula beldurgarri berriak, banpiro-gozokiak, hortzak, dipper-ak eta meloizko txikleak aurkituko dituzu.

Partekatu lagunekin edo familiarekin, une goxo eta dibertigarri batez gozatzeko. Produktu guztiak glutenik gabeak dira!

Litxarreria-broxetak

Bi broxeta-mota dira, askotariko apaingarri maltzurrak dituztenak. Zapore atsegina eta harrotasuna, dena kolore anitzeko hodei gozo batean.

Edalontzitxoak

Halloweeneko gure edalontzi txiki bereziek hiru diseinu dituzte aurten. Hiru aukera dituzu: mamua, kalabaza eta Catrina.

Oso koloretsuak dira, eta barruan litxarreriak dituzte, ahozabalik utziko zaituztenak. Eta edalontzikoak amaitzen direnean, etxerako gorde dezakezu, erabilera ugaritarako.

Halloween, ¡dulce y terrorífico!

Buu! Mix

Aurtengo nobedadea da! Gozoki beldurgarri ugariz betetako poltsatxo bat: begiak, garunak, garezurrak, kalabazak eta azkura-hautsezko hatzak.

Nahi duzunean gozatzeko (gehiegikeriarik gabe!) eta Halloween ospatzen duzuen bitartean banatzeko.

Beste gomendio batzuk

Prestatu mamu-itxurako Halloween Galleta dibertigarri batzuk. Ikusi gure errezeta, pausoz pauso!

Gustuko duzu pizza? Prestatu Halloween gauerako pizzarik egokienak: Halloweeneko Pizza Txikiak!

Halloweeneko errezeta gehiago ere baditugu, oso dibertigarriak, originalak eta prestatzen errazak. Ea zein gustatzen zaizun gehien!