Askari beldurgarri bat prestatzen ikasi nahi duzu? Halloweeneko galleta hauekin harrituta utziko dituzu senideak eta lagunak, bai helduak, bai etxeko txikiak.
Anima zaitez, eta egin mamu-itxura duten gaileta hauek. Erraz-erraza da, batez ere pausoz pausoko gure gida erabiliz. Ikusiko duzu: goxo-goxoak dira!
Ikusi bideoan, pausoz pauso, Halloweeneko galletak prestatzeko errezeta
Osagaiak:
- 2 arrautza
- 250 g ezti
- 5 ml banilla-aroma
- 200 g gurin
- 1 koilarakada legamia
- 50 g kakao-hauts
- 450 g irin
- Landare-papera
Glasatua egiteko:
- 1 arrautza-zuringo
- 250 g glas azukre
- 1 pastilla urtzeko txokolate beltz
- 2-3 limoi-tanta
Pausoz pauso:
1. Bol batean, jarri arrautzak, eztia eta banilla-aroma.
2. Irabiatu.
3. Gehitu gurina eta irabiatu berriro.
4. Bahetu irina, kakaoa eta legamia.
5. Nahasi hagekin eta eskuekin.
6. Egin bola bat masarekin, eta utzi 30 minutuz hozkailuan.
7. Glasatua egiteko: nahastu arrautza-zuringoa, glas azukrea eta limoi-tanta batzuk. Irabiatu eta gorde.
8. Atera orea eta oratu.
9. Eman forma oreari moldearekin, kendu soberan dagoena, eta erabili galleta gehiago egiteko.
10. Labekatu 10 minutuz 200 graduan.
11. Utzi hozten eta apaindu glasatuarekin.
12. Begiak egin txokolate urtuarekin.
Eta gozatu askari beldurgarri batez...
Beste gomendio batzuk
Plater gehiago prestatzen ikasi nahi baduzu zure bazkari eta afarietarako, sartu gure errezeta-atalera.