Oraindik tofu-satayrik probatu ez baduzu, errezeta oso berezi bat dugu zuretzat, Asiako sukaldaritzako plater hau dasta dezazun. Eta probatu baldin baduzu, oraingoan zuk prestatzea nahi genuke, bideo honen laguntzarekin.
Tofuarekin, barazkiekin eta koko-esnez eta kakahuetez eginiko saltsarekin prestatzen dugu. Zer deritzozu?
Ikusi bideoan, pausoz pauso, tofu- eta barazki-sataya prestatzeko errezeta
4 lagunentzako osagaiak:
- 1 pakete tofu
- Brokoli-laurden bat, zurtoin eta guzti
- Azalore-laurden bat
- Tomate beltza, erdi bat
- Azenario erdi bat
- 2 koilarakada kakahuete
- Koko-esnea, lata erdia
- Sesamo-haziak
- Ekilore-olioa
- Brotxetak
- 2 goilarakadatxo curry
- 1 goilarakadatxo kurkuma
Pausoz pauso:
1. Moztu barazkiak, baita brokoliaren zurtoina ere.
2. Xehatu kakahueteak.
3. Moztu tofua laukitxotan.
4. Sartu tofua brotxetatan eta jarri zartaginean.
5. Gorritu brotxetak.
6. Salteatu barazkiak.
7. Eta tomatea.
8. Gehitu kurmuma, currya eta koko-esnea.
9. Baita xehatutako kakahueteak ere.
10. Platerean jarri eta gainetik sesamoa bota.
Beste gomendio batzuk
Plater gehiago prestatzen ikasi nahi baduzu zure bazkari eta afarietarako, sartu gure errezeta-atalera.