Laktosarik gabeko gure produktu-aukera zabala aurkezten dizugu.

Ezagutu laktosarik gabeko gure produktuen familiak

2023ko urriaren 02a

Dakizunez, gure bezero guztiak asebetetzeko konpromisoa dugu Mercadonan. Horregatik, lerro esklusibo bat dugu laktosarekiko intolerantzia dutenentzat eta laktosarik gabeko produktuak nahiago dituztenentzat.

Kontu handiz prestatutako produktu-aukera bat daukagu zuretzat, esnekiak, plater prestatuak, saltsak eta gozoak barne hartzen dituena, besteak beste. Hori guztia, zure elikadura osasungarria zaintzeko eta zure ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Laktosarik gabeko zer produktu-familia aurkitu ditzakezu Mercadonan?

Gaztak

Quesos Sin Lactosa Mercadona

Penagarria izango litzateke intolerantzia duen norbaitek gazta eder bat ezin jan ahal izatea. Horregatik, laktosarik gabeko gazta-aukera zabal bat eskaintzen dizugu, inor ere ez dadin geratu esperientzia paregabe hau bizi gabe: gazta freskoak, zatikako gaztatxoak, zabaltzekoak, xerratan, erdiondua, arraspatua...

Plater prestatuak eta saltsak

Platos preparados y salsas sin lactosa Mercadona

Laktosarik gabeko plater prestatuen eta saltsen aukera zabal bat eskaintzen dizugu, zure janari gogokoenak kezkarik gabe dastatzeko: labean sartzeko prest dauden pizzak, nuggetak, haragi-bolak latan, sukalderako esnegaina, Cocktail saltsa eta gure maionesak, guztiak ere laktosarik gabeak.

Gozoak

Dulces sin lactosa Mercadona

Laktosarekiko intolerantzia izateak ez du zertan eragotzi gosari eta meriendez gozatzea, edota gogoa daukazunean gutizia bat jatea. Glutenik eta laktosarik gabeko bizkotxoak, Maria galletak, cookieak eta madalenak.

Jogurtak

Yogures sin lactosa Mercadona

Goza ezazu jogurt krematsuaren freskotasunaz inolako kezkarik gabe. Naturalak, marrubizkoak, krematsuak eta +Proteina aukerak. Zapore zoragarriak eta osasungarriak guztiontzat.

Edari hotzak

Bebidas frías sin lactosa Mercadona

Freska zaitez +Proteina edari hotz zaporedunekin eta gure Latte Kafe Light-arekin. Zaindu zure ongizatea edari zaporetsuez gozatzen duzun bitartean, bereziki formulatu baitira zure digestioari laguntzeko.

Esneak

Leches sin lactosa Mercadona

Laktosaren efekturik gabe dietan esnea sartu nahi duten pertsonentzat: esne gaingabetua (+Proteina bertsioan ere bai), erdigaingabetua eta osoa, zenbait formatutan. Aukera zaporetsu eta nutritibo horiei esker, esnearen onura guztiak izango dituzu, arazorik gabe.

Irabiakiak

Batidos sin lactosa Mercadona

Irabiaki-aukera, eutsi ezineko zaporeekin. Ezin hobeak laktosarik gabeko esneki freskagarriak nahi dituztenentzat: txokolatezkoa, txokolate esnedunezkoa, marrubizkoa, banillazkoa... Ez baztertu nutrizio- eta zapore-iturri paregabe hau.

Beste gomendio batzuk

Gure Landare-edariak aukera bikaina dira laktosarekiko intolerantzia dutenentzat.

Zure aperitiboetarako eta dipeatzeko, eduki beti eskura gure laktosarik eta glutenik gabeko picoak.

Otordu artean jateko, ez dago prozesatu gabeko fruitu lehor natural batzuk baino ezer hoberik. Adibidez, Pistatxo hauek, zure saski orekaturako egokiak.