COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Pistachos Tostados Hacendado

Hacendado Pistatxo Txigortuak, snack bat baino askoz gehiago!

2017ko martxoaren 13a

Hain goxoak diren fruitu hauek zuntz eta magnesio iturri aberatsa eta oso burdin eduki altukoak ditugu ere. Gosea asetzeko duten gaitasuna aintzat hartzekoa da gainera, beste dohain batzuen artean.

Esandakoari beren zapore bereizgarria eransten badiogu, argi dago ezinbestekoak direla gosegarri orekatu bat egiteko orduan.

Hacendado Pistatxo Txigortua, orain gatzik gabe ere eskuragarri

Mercadonak Hacendado Pistatxo Txigortua eskaintzen dizu, ordu artean mokadutxoak hartzea izan dezazun.

Plazer nahasezin eta eutsi ezineko hau bi aldaeratan duzu orain eskura. Honela, betidaniko Hacendado Pistatxo Txigortu gaziak gustuko izan, edo gatzik gabeko Pistatxo Txigortuak hobetsi, berdin gozatu ahal izango duzu beren zapore ikaragarriaz, hala gosegarri modura nola ordu artean, edo nahiago duzun eguneko momentuan.

Biak dira Glutenik gabeko produktuak eta bi tamaina ezberdinetan merkaturatzen dira: 300 gramokoa Pistatxo Txigortuen kasuan, eta 150 gramokoa gatzik gabekoenean.

Egundoko jokoa ematen duen snack-a

Pistatxoa snack gisa hartzen da oro har. Baina osagarri borobila da entsaladetan ere, arrautzaztatzeko txikitua edo hautseztatua, zatiturik jogurtarekin batera, osorik tartak apaintzeko, zein beste hamaika plateren osagarri… Irudimen kontua besterik ez da eta!

Emaiozu plazerik gozoena zure buruari, eta, gaziak ala gatzik gabeak izan, Hacendado Pistatxo Txigortudun gosegarria disfrutatu. Snack bat baino askoz gehiago da eta!

Beste Zenbait Iradokizun

Aukera aniztasuna gustuko baduzu, parteka itzazu Mercadonaren Fruitu Lehorrak: Pipita erraldoiak eta Cocktail Nahasia… Ikaragarri onak!

Eta ez ahaztu zure gosegarriak Mercadonaren Garagardo edo Freskagarri batekin laguntzea.