Olagarro egosiaren errezeta berria aurkezten dizugu, errezeta tradizionalaren arabera egina.

Ezagutu olagarro egosiaren errezeta berria, orain tradizionalagoa

2021ko irailaren 22a

Ikusi nola hobetu dugun gure Olagarro egosia, modurik tradizionalenean. Produktu samurragoa lortu dugu, eta zapore, testura, kolore eta usain ezin hobeak ditu orain.

Kalitatea hobetzeko, funtsezkoa izan da jatorrizko iturrietara jotzea, bizitza osoko pulpeiroek nola egiten duten begiratzea, beren esparruan duten esperientziatik ikastea... betiko Olagarro egosiaren errezeta eskaintzeko.

Olagarro egosiaren errezeta tradizional bat, urarekin, gatzarekin eta gehigarririk gabe

Gure olagarro egosia hobetzeko, Carballiñora joan ginen, Ourensera (olagarro egosiaren sorlekura). Horrela, azokako egunetan pulpeiroekin egoteko aukera izan genuen, eta bertatik bertara ikusi ahal izan genuen zer lehengai erabiltzen duten eta egosketa-puntu egokia eta egiteko teknikarik onena zein diren.

Hala, hobeto ulertu ahal izan genituen zuen beharrak, eta erantzuna eman ahal izan genien; beraz, zuek eskatutako testura duen Olagarro egosia lortu dugu, “hozkera” samur baina ez bigunekoa, zapore, kolore, usain eta zati-tamaina onenak emanda.

Ikasitako guztiarekin, zefalopodo honetan aditua den hornitzaile egokia aukeratu genuen gure errezeta prestatzeko prozesua osatzeko: produktua garbitu, egosi, zatitu eta ontziratzea.

Pulpeiro batek erabiliko lukeen errezeta tradizionala da, urarekin, gatzarekin eta gehigarririk gabe egina.

Ahalegin hori guztia egin dugu olagarro egosi onena lortzeko, espero zenuten egosketa-puntu onena emanda. Berotu eta jateko prest dago!

Olagarro egosiaren bi formatu

Gainera, ikusi genuen ezaugarri bereko hainbat eskaera daudela:

  • Alde batetik, olagarro osoa eskatzen dute batzuek, hau da, 500 gramotik 1.000 gramora bitarteko pieza bat.
  • Beste batzuek olagarro egosiaren garroak eskatzen dituzte, bururik gabe, kantitate handia behar ez den moduko aperitiboetarako (250 g-ko erretilua, gutxi gorabehera).

Bi formatuak presio handian prozesatzen dira, ahalik eta freskotasun eta elikagaien segurtasun handiena bermatzeko. Gainera, etxean izozteko modukoak dira (0 eta 4 ºC artean gorde). Behin irekita, 24 ordu igaro baino lehen kontsumitu.

Beste gomendio batzuk

Ezagutu tomate naturalarekiko 7 errezeta gozo: kontzentratu bikoitza, bahetua edo igurzteko.