Jai hauetarako, gozokien eta dibertsioaren arteko nahasketarik perfektuenak Diverxuxes du izena. Gominola- eta gozoki-sorta osatu bat da, gustu guztiak eta jende guztia asebetetzeko modukoa: umeak, batez ere... baina baita hain ume ez direnak ere.
Bikainak jaiegun berezi hauetan partekatzeko familiarekin edo lagunekin, eta irribarrerik gozoenak egiteko elkarrekin.
Hacendadoren Diverxuxes, gozokirik dibertigarrienak
Sei mota daude Hacendadoren Diverxuxes sortan, haiekin bete-betean goza dezazuen:
- Gomazko gozoki bigunak: Gominola dibertigarriak, hainbat zapore eta koloretakoak.
- Gozoki konprimatuak: pastel-koloreko pika-pika pastillak, konprimatu gogorrak, hozkatzean desegiten direnak eta zapore aldi berean garratza eta gozoa dutenak. Barrea ziurtatua dago!
- Minihanburgesak: hiru karamelu-piezaz osatutako gozokiak, bigunak, muntatu eta desmuntatu daitezkeenak. Hanburgesa baten itxura imitatzen dute, eta, horregatik, dibertitu egiten dute gozatzeaz bat: beheko parteak ogia itxuratzen du, eta gorriak haragia; erdian, gazta eta uraza, eta gainean beste ogi-estalkia.
- Hotzikarak: Egokia izena zapore garratzeko gozoki honentzat, ahosabaian sentsazio freskagarria eta burbuilatsua uzten baitu. Bi pastilla dituen gutun-azal batean datoz, zeinak alde bat leuna baitu eta besteak gozoki hori hartzen duenaren aurpegia irudikatzen baitu: begiak irtenak eta mingaina kanpoan!
- Sweet Cakes: pastel formako gominola, hiru kolore-geruza dituena: zuria, arrosa bizia eta arrosa argia. Usaina, marrubi eta esnegainarena, eta zapore gozoa. Tarte atsegin bat pasatuko duzue gominolazko tarta original hauekin: beheko aldea biguna da, eta goiko estaldura, berriz, gogorra.
- Top Xuxes Snacks estrasamurrak: Gozokirik klasikoenak maite dituztenentzat, zorro honek gominola txiki bigunen sorta bat dakar, zapore gozokoa eta azukre-estaldurarik gabea. Fruten formak dituzte.
Diverxuxes Hacendado glutenik gabeak dira, zeliakoentzat egokiak.
Poltsa bateratu batean datoz gozoki eta karamelu guztiak batera, bakoitzak bere bilgarria duela.
Jai gozo eta dibertigarri batzuk pasatzeko, Diverxuxes dira onenak. Familia guztiarentzat. Probatu!
Beste gomendio batzuk
Eman al diezu begiratu bat Mercadonako Gabonetako gozokiei? Badira denen gustukoak.