Gosarian eta askarian jateko, galletak dira ohiko aukera arrakastatsuenetako bat. Diverkao Galletak etxeko txikientzat daude bereziki pentsatuak.
Kakaozko galleta hauek txokolatezko zatitxoak dituzte, eta erliebe gozo bat gainetik. Animalien marrazki politekin apainduta daude, eta haurren oso gustagarri gertatzen dira. Kakao-zaporea eta dibertsioa nahasten dituzte, horrelako bezero berezientzako konbinazio arrakastatsuan.
Ezin hobeak dira gosaltzeko, askaltzeko eta etxetik kanpo jateko. Esnetan bustita, frutaz lagunduta, zukuarekin, hutsik edo nahi duzun bezala...
Launa galletako zortzi paketeko kaxatan datozenez, oso erosoak dira eramateko. Ireki eta jan, besterik ez da egin behar!
Beste gomendio batzuk
Etxeko txikientzako askarietarako ideiak behar dituzu?
Probatu dituzu Espeltazko galleta eta Digestive galleta % 0 azukre erantsikoak?