Imagen Cabecera tortilla de patatas

Mercadonaren patata-tortillak

2023ko martxoaren 07a

Beti izaten da patata-tortilla jateko gogoa, urteko edozein garaitan, eta, bereziki, aire librean eguraldi onaz gozatzeko txangoak eta planak egiten ditugunean. Oso janari ezaguna da, zaporetsua eta jateko erraza, txikiei zein nagusiei gustatzen zaiena.

Asko dira arrakasta horren arrazoiak. Izan ere, plater gozo hau aparta da edozein unetarako, izan hamaiketako, bazkari zein afaritarako. Pintxoan jan daiteke, edo ogitartekoan, edo platerean. Banatzeko ezin hobea da, gainera.

Zenbait aukera proposatzen dizkizugu. Ezagutzen duzu Mercadonaren patata-tortillen aukera guztia? Oraintxe aurkeztuko dizugu, ea zein duzun gustukoen. Plater prestatuen linealean eta Jateko Prest atalean dituzu eskura.

Patata-tortillak plater prestatuen linealean

Tortilla fresca de patata con aceite de oliva de Mercadona

  • Patata-tortilla: patata-tortilla freskoa, oliba-olioarekin egina, betiko espainiar tortilla klasikoa, arrautza pasteurizatuarekin, patatekin eta oliba-olio birjinarekin egina. Zapore suabea eta aparta du.

Tortilla fresca de patata y cebolla con aceite de oliva de Mercadona

  • Patata- eta tipula-tortilla: patata- eta tipula-tortilla freskoa, oliba-olioarekin; aukera honek tipula sueztituaren zaporea gehitzen dio patata-tortillaren zapore suabeari. Hala, etxekoagoa eta mamitsuagoa da,

Nola prestatu? Berotu eta zerbitzatu!

Prestaketari dagokionez, kontsumitzeko prest dago produktu hau; ontzia ireki, norberaren gustura berotu eta zerbitzatu besterik ez da egin behar. Berotzeko aholku batzuk emango dizkizugu, hala ere:

  • Mikrouhin-labean: zulatu bilgarria, eta berotu 800 W-eko potentzian 4 minutuz (zukutsua gustatzen bazaizu) edo 7 minutuz (lehorragoa nahiago baduzu).
  • Zartaginean: jarri koilarakada bat oliba-olio birjina, eta berotu tortilla su ertainean 4 minutuz alde bakoitzetik.

Tortilla-aukera Jateko Prest atalean

Surtido de Tortillas en Listo para Comer: Tortilla de patata y cebolla

  • Patata- eta tipula-tortilla: Etxean egindakoarena bezalako zaporeagatik eta testura mamitsuagatik ezaguna. Arrautza pasteurizatuz, Monalisa patataz eta tipula frijituz egina.

Surtido de Tortillas en Listo para Comer: Tortilla de patata y calabacín

  • Patata- eta kalabazin-tortilla: Etxean egindakoarena bezalako zaporeagatik eta testura mamitsuagatik ezaguna. Arrautza pasteurizatuz, Monalisa patataz, tipula frijituz eta kalabazinez egina.

Dagoeneko ez daukazu eguneko edozein unetan ez probatzeko aitzakiarik. Kontsultatu eskura dauden formatuak eta berotze-denborak:

  • Tortilla-pintxoa: Gehien. potentzian 30 s.
  • Tortilla-erdia: Gehien. potentzian 2 min.
  • Tortilla osoa: Gehien. potentzian 4 min.

Distintos formatos tortilla de patata en Listo para Comer: Pincho de tortilla, Media tortilla o Tortilla entera

Gainera, Tortilla Mistoa eramateko aukera ere baduzu, zapore biak probatzeko gogoz gelditu ez zaitezen: patata- eta tipula-tortillaren erdia eta patata- eta kalabazin-tortillaren erdia.

Kontsultatu informazio guztia produktuaren etiketan.

Beste gomendio batzuk

Oraindik gure Entsaladillen familia probatu ez baduzu, zeren zain zaude?

Ketchup saltsadun errezeta onenak ditugu, zure ostiral-gauetarako bereziki pentsatuak.