Cabecera consejo toallitas de bebé

Haur txikientzako Deliplus toallatxoak

2020ko irailaren 30a

Haur txikientzako Deliplus Toallatxoak soluziorik egokiena dira txikienen higienerako, eroso, bizkor eta eraginkortasunez garbitzen baitute.

Toallatxoak hobetu egin ditugu, premia espezifikoagoak kontuan hartuta, hala nola larruazal-mota eta lortu nahi den akabera. Gainera, tamaina bat baino gehiago daude aukeran, eta ezin hobeak dira etxean nahiz handik kanpo erabiltzeko.

Zer hobekuntza izan dituzte?

Hobekuntza hauek egin dira gama osoan:

  • Larruazala gehiago errespetatzen duten formulak.
  • Migrazioaren kontrola (inpregnazio uniformeagoa dute toallatxoek); beraz, paketearen hasierakoak izan nahiz amaierakoak izan, toallatxoek eraginkortasun bera dute.

5 toallatxo-mota, azal-mota bakoitzerako bat

Toallatxo fresko eta perfumatuak

Texto 3 Imagen Toallitas Bebé

Azal normala duten haurtxoentzat. Haurtxoen larruazal fina leun garbitzeko egokiak.

  • Aloe Vera eta Alantoina dauzkate, txikitxoen azala hidratatu, babestu, freskatu eta baretzeko.
  • Formula hobetua dute orain; larruazala gehiago errespetatzen du, eta lurrin berria du, freskoa eta leuna.
  • Kontrol dermatologiko eta pediatrikoarekin testatuak.
  • Ezin dira bota komunetik behera.
  • 80 eta 24 toallatxoko formatuak aukeran.

Toallatxo krematsuak, akabera belusatua zure umetxoaren azalarentzat

Texto 2 Imagen Toallitas Bebé

Azal normala duten haurtxoentzat. Garbiketa leuna eta azal hidratatua lortzeko egokiak.

  • Aloe Vera eta agente hidratatzaileak dauzkate, txikitxoen azala babesteko, freskatzeko, baretzeko eta are gehiago hidratatzeko.
  • Formula hobetua dute orain. Larruazala gehiago errespetatzen dute, eta lurrin krematsu eta delikatua dute.
  • Kontrol dermatologiko eta pediatrikoarekin testatuak.
  • Ezin dira bota komunetik behera.
  • 80 eta 24 toallatxoko formatuak aukeran.

Larruazal sentikorretarako toallatxoak, aparteko zainketa zure haurtxoarentzat

Texto 1 Imagen Toallitas Bebé

Azal sentikorra duten edo lurrinekiko tolerantzia txikia duten haurtxoentzat. Zure haurtxoaren larruazal sentikorra garbitzeko egokiak.

  • Kamamila dute (azala baretzen laguntzen du), eta Aloe Verak beharrezko hidratazioa ematen die horretarako beharra duten haurtxoei.
  • Formula hobetu diogu; ez du lurrinik, eta azal-tolerantzia handia du haurtxoetan.
  • Kontrol dermatologiko eta pediatrikoarekin testatuak.
  • Ezin dira bota komunetik behera
  • 80 eta 24 toallatxoko formatuak aukeran.

Azal atopikoentzako toallatxoak

Texto 4 Imagen Toallitas Bebé

Joera atopikoko larruazala duten haurtxoentzat. Horrelako azal-mota duten haurtxoak garbitzeko egokiak.

  • Probiotikoak dituzte (bakterio onak), larruazalaren hesia indartzen eta kanpoko estresaren aurrean erresistentzia hobetzen laguntzeko. Aktibo-konbinazioari esker, formula oso hidratatzailea eta baregarria da, hilerri-lilia eta antzeko aktibo espezifikoak baititu.
  • Ehuna oso leuna da, eta horrek larruazala urratzea eta haurrari min ematea saihesten du.
  • Kontrol dermatologiko eta pediatrikoarekin testatuak.
  • Ezin dira bota komunetik behera.
  • 60 eta 24 toallatxoko formatuak aukeran.

Aurpegirako eta eskuetarako toallatxoak, familia osoarentzat!

Texto 5 Imagen Toallitas Bebé

Azal normala duten haurrentzat. Aurpegia eta eskuak modu leun eta eraginkorrean garbitzeko egokiak.

  • Formula hobetua dute, eta, pH neutroa dutenez, azala hobeto errespetatzen dute. B5 probitamina dute, larruazala hidratatua mantentzeko.
  • Irtenbide ezin hobea dira txikienen eskuak garbitzeko zailtasunak ditugunean.
  • Fruta-lurrina, haurren eta helduen gustukoa
  • Kontrol dermatologiko eta pediatrikoarekin testatuak.
  • Ezin dira bota komunetik behera.
  • 20 aleko formatua, erosoa eta praktikoa noranahi eramateko.

Beste gomendio batzuk

Probatu dituzu eskuetako garbiketa eta higiene sakona ahalbidetzen dizuten Toallatxo hidroalkoholikoak?