Mercadonan, Hacendadoren hainbat motatako +Proteínas produktuak dituzu aukeran: edozein unetan eta tokitan dasta ditzakezun zapore eta testura bikaineko postreak.
% 0 koipe dute, eta, aldi berean, % 100 zapore eskaintzen dizute, eta proteina gehiago. Gainera, glutenik ez dute. Probatu nahi dituzu?
Mercadonaren +Proteínas produktu-motak
Hacendadoren hiru motatako +Proteínas produktuak dituzu:
Koilara erabilita dastatzeko +Proteínas
64 eta 68 kcal artean bakarrik dute, % 0 koipe eta 10 gramo proteina 120 g-ko (poto bat/anoa bat). Bestalde, glutenik ez dutenez, zeliakoentzat egokiak dira.
Hainbat zaporetakoak daude, denak goxo-goxoak, zure gustukoena hauta dezazun:
- Marrubidun +Proteínas, marrubi-zati txikiekin. (64 kcal)
- Ahabi osodun +Proteínas, zapore biziarekin eta harrituta utziko zaituen testura krematsuarekin. (64 kcal)
- Mango eta marakuiadun +Proteínas, mamiarekin bakarrik, fruta-zatitxorik gabe. (68 kcal)
Edateko +Proteínas
edateko egokiak, testura krematsua eta zapore liluragarria dituztelako. 180 kcal dituzte, eta 25 gramo proteina aleko. Eguneko edozein unetan har ditzakezu, hozkailutik kanpo 4 orduz gorde baitaitezke. Glutenik ere ez dutenez, zeliakoek ere har ditzakete.
Bi zapore dituzu aukeran, klasikoak eta gozoak:
- Banana-zaporea
- Marrubi-zaporea
Gelatinazko +Proteínas
Gelatinaren testura du, 39 kcal baino ez, 6 gramo proteina 100 gramoko eta % 0 koipe. Glutenik gabeko produktua, zeliakoentzat egokia. Zapore bakarra dago: fruitu gorri zaporea.
Mercadonaren +Proteínas produktuak eguneko edozein unetan kontsumi ditzakezu: otordu baten osagarri gisa (hala nola postrerako), gosaltzeko edo askaltzeko, otordu artean...
Gehien gustatzen zaizun +Proteínas produktua (koilara erabilita dastatzekoa, edatekoa edo gelatinazkoa) aukeratu besterik ez duzu egin behar, gustuko zaporea aukeratu eta hartaz gozatu.
Beste gomendio batzuk
Edateko jogurta gustatzen bazaizu, probatu edateko Hacendado jogurtak; zapore eta testura ugarikoak dituzu. % 0 koipe eta % 0 azukre erantsi motakoak ere badaude, lirain egon zaitezen.