Tradizio zaharrenari jarraituz Napoli ondoan elaboratuak, Mercadonaren pasta italiarrek zure errezetentzako zaporerik onena eskaintzen dizute.
Mercadonaren pasta berriak balia itzazu zure sormena askatu eta plater desiragarrienak prestatzeko. Brontzezko molde tradizionaletan elaboratu dira, prozedura honek zimurtasuna ematen baitio pastari, saltsak hobeto xurga ditzan, zaporea indartze aldera.
Spaguettiak, Penneak, Tortiglioniak, Fusilliak eta Cannelloniak, %100ean kalitate goreneko gari-semolaz eginak.
Nola prestatu?
100 gramo pasta bakoitzeko litro bat ur irakiten jarri.
Urak bor-bor egiten duenean, gatza erantsi. Ez da komeni uretan inolako oliorik edo belarrik botatzea, ezta pasta urez hoztea ere, nutrienteak eta zaporea galduko lituzke eta.
Penne
Italiako makarroi mehe petoenak eta bereizgarrienak maite dituztenak zorioneko dira. Zure gustuko saltsetako batekin dastatu, eta segituan igarriko duzu beste batzuekin duten aldea.
Tortiglioni
Paketean ikusi eta berehala ematen dute atentzioa. Atsegin handia hartuko duzu beraien tamainarekin eta brontzezko molde tradizionalean eginda egoteak ematen dien zimurtasun bereizgarriarekin. Gainera, 10 minutu baino zertxobait gehiago besterik ez duzu beharko beraien zapore guztiaz “al dente” gozatzeko. Ez ahaztu tortiglioniak boloniar saltsarekin, pestoarekin edo saltsa berritzaileago batekin konbinatzea, hala nola txanpinoizkoarekin edo trufazkoarekin.
Fusilli
Pasta-entsaladek jakingo dute hobekien Mercadonaren brontze erako fusillien elaborazio tradizionala balioesten. Italiako bihotzean bertan eginda daude fusilliak, brontzezko molde tradizionalean. Entsaladetarako ezaugarri bikainak dituzte, inondik ere, baina saltsa beroekin jartzeko ere onak dira; esate baterako, gazta-saltsarekin, edo carbonararekin.
Spaguetti
Zalantzarik gabe, pasta motarik arrakastatsu eta herrikoienen artean ditugu spaguettiak. Plazer handiarekin jaten dira, eta zeregin jostaria izaten da gainera txikientzat. Hala, gure brontze erako spaguettiak ezin dira zure despentsan falta, behin baino gehiagotan izango baitira zure aliatu perfektuak.
Cannelloni
Hona hemen gure berritasun eta apustu handienetako bat: Mercadonaren brontze erako cannelloni aurrez egosiak. Barrubetea sartu eta, bexamela eta zure gazta gogokoena lagun, labekatzea besterik behar ez duen pasta aurkituko duzu, ahoratzean Italiara bertara bidaiatzen ari zarela sentiaraziko dizuna.
Beste Zenbait Iradokizun
Mercadonaren tahini-saltsadun Falafela brontze erako pasta italiar hauei laguntzeko modu ona izan daiteke. Eta Reserva eta Doble Malta gure garagardoekin batera ere har ditzakezu.