Funtsezkoa da aurpegiko azala zaintzea. Orbanetarako berariazko aurpegi-tratamendu bati jarraitzea da gehien gomendatzen den aukeretako bat, azalaren itxura hobetzen eta tonu bateratuko azal uniformeagoa izaten laguntzen baitu.
Deliplus-en Anti-manchas aurpegirako lerroa hiru produktu hauek osatzen dute:
1. 50+ faktoreko krema babeslea
Zer da? Zer ezaugarri ditu?
- Belus-testurako babes-krema bat da.
- Azala babesten duten eguzki-iragazkiak ditu; hala, eguzki-orbanak ateratzea saihesten du.
- Azal-mota guztietarako da egokia.
Printzipio aktiboak
- UVA eta UVB izpietarako eguzki-iragazkiak: azala babesten dute, eta eguzki-orbanak ateratzea saihesten.
- Karnosina: infragorrietatik, argi urdinetik eta poluziotik babesteko.
- Niazinamida (B3 bitamina): azalaren tonua bateratzen laguntzen du, eta itxura gazteagoa ematen dio.
- Azido hialuronikoa: azala hidratatzen du, eta azalaren zahartze goiztiarra atzeratzen laguntzen.
- Jojoba-olioa: azala asko elikatzen du.
Nola eta non ematen da?
Goizean eman aurpegian, lepoan eta bularraldean, haiek garbi direla, masaje leun baten bidez, erabat xurgatu arte. Eguzkitan egon behar izanez gero, 30 minutu lehenago eman. Ez ukitu begiak produktuarekin.
Gaueko Krema Argitzailearekin konbinatu tarteko orbanak tratatzeko.
Azalak zer onura dituen krema hori emanda:
- Eguzki-orbanak agertzea saihesten du
- Poluzioaren efektuei aurre egiten die
- Azalaren zahartze goiztiarrari aurre egin dio
- Hidratazioa eta elastikotasuna ematen ditu
- Belus-testura
- Akabera matea eta distirarik gabea
- UVA, UVB, IR eta HEVekiko (argi urdina) babesa
2. Serum despigmentatzailea
Zer da? Zer ezaugarri ditu?
- Orbanak murrizten eta azalaren tonua bateratzen duen tratamendu indartzailea.
- Argitasuna berreskuratzen, orbanak despigmentatzen eta tonua berdintzen laguntzen du.
- Azal-mota guztietarako da egokia.
Printzipio aktiboak
- Hexilresortzinola: melaninaren ekoizpena erregulatzen du, eta diskromiak murrizten eta zuzentzen ditu. Tonua bateratzen du.
- Niazinamida (B3 bitamina): larruazalaren tonua bateratzen laguntzen du, eta itxura gazteagoa ematen dio.
- Arbutina (hidrokinonaren deribatua): eragin argitzailea.
- Bellis perennis bitxilorearen estraktua: landare-aktibo naturala, despigmentatzeko ahalmena duena.
Nola eta non ematen da?
Azala garbi eta lehor dagoela, 4-5 tanta eman aurpegian, lepoan eta bularraldean, goizetan eta/edo gauean. Masajea eman, erabat xurgatu arte. Ez ukitu begiak produktuarekin.
Orban bizietarako, konbinatu 50+ faktoreko Krema Babeslearekin goizean eta Krema Argitzailearekin gauean.
Onurak
- Orbanak murrizten eta azalaren tonua bateratzen duen tratamendu indartzailea.
- Aurpegiari argitasuna eta berdintasuna ematen laguntzen du.
3. Krema argitzailea
Zer da? Zer ezaugarri ditu?
- Azalaren tonua berdintzen du, eta aurpegiko, lepoko eta bularraldeko orbanak argitzen ditu.
- Azal-mota guztietarako da egokia.
Printzipio aktiboak
- Niazinamida (B3 bitamina): larruazalaren tonua bateratzen laguntzen du, eta itxura gazteagoa ematen dio.
- Arbutina (hidrokinonaren deribatua): eragin argitzailea.
- Azido fitikoa: eragin despigmentatzailea du, eta, gainera, azalean orbanak agertzea saihesten du.
- Landare-estraktuak (erregaliz-estraktua eta Bellis perennis bitxilorearen estraktua):azalean orban gutxiago agertzea eragiten dute.
- Azido glikolikoa: azala berritzen duen peeling-efektu leuna.
Nola eta non ematen da?
Azala garbi dagoela, gauero eman aurpegian, lepoan eta bularraldean. Masajea eman, erabat xurgatu arte. Ez ukitu begiak produktuarekin.
Hurrengo goizean, eguzkitik babesteko 50+ faktoreko krema erabili, tarteko orbanak tratatzeko.
Onurak
- Azalaren tonua bateratzen du
- Orbanak argitzen ditu
- Tonu homogeneoa lortzen du
Orbanak prebenitzeko eta tratatzeko aukerak
Bi metodo nagusi daude azaleko orbanei aurre egiteko:
- Pigmentazioaren alterazio berriak prebenitzea.
- Dagoeneko agertu diren orbanetan pigmentazioa murriztea.
Orbanak tratatzeko Deliplusen Aurpegirako lerroa azal-mota guztientzat da egokia, eta, beharraren arabera, errutina bat egin behar duzu.
Prebentzioa
Egunez, 50+ faktoreko Krema Babeslea eman. UVB-UVA izpiei, IR erradiazioari eta argi urdinari aurre egiteko iragazkiak eta aktiboak ditu, orbanak ager ez daitezen.
Tratamendua
- Orban ertainak:
Egunez: 50+ faktoreko Krema Babeslea eman
Gauez: Krema Argigarria eman
- Orban biziak:
Egunez: Serum Despigmentatzailea eta 50+ faktoreko Krema Babeslea eman
Gauez: Serum Despigmentatzailea eta Krema Argitzailea eman
Horrelako tratamenduek eraginkortasun handia izan dezaten konstantzia oso garrantzitsua da.
Beste gomendio batzuk
Ezagutzen dituzu gure Gorputzerako kokozko esfoliatzailea eta gurina?