Ezagutu gure haur-pixoihalen kalitate-hobekuntzak eta gure produktu-aukera guztia.

Ezagutu haurrentzako gure pixoihalak

2023ko uztailaren 26a

Mercadonan etengabe lanean dihardugu gure pixoihalak hobetzeko, zuek eta etxeko txikienak lasai egon zaitezten.

1 eta 2 neurrietako pixoihalak

Pañales tallas 1 y 2 de Mercadona

Gure pixoihalen kalitatea hobetu dugu isurien aurkako atzeko poltsiko berri batekin, likidoek ez dezaten bizkarraldetik alde egin. Haur txikienek etzanda ematen dute egun guztia, eta txiza- eta kaka-ihesak oso arruntak dira. Hobekuntza berri honek hesi bat eratzen du pixoihalaren atzeko aldean, eta kaka likidoak ateratzea saihesten du. Hala, agur esan diezaiekezu ihes desatsegin horiei. Zure haurra lehor eta lasai egongo da beti.

Aurrealdean ere aparteko babes eraginkor bat jarri dugu zilborrerako, inguru oso delikatua baita jaioberriengan. Hala, erabat babestuta eta narritadura gabe edukitzea bermatuko dugu.

3, 4, 5 eta 6 neurrietako pixoihalak

Pañales tallas 3, 4, 5 y 6 de Mercadona

Pixa pixoihal guztian zehar uniformeki banatzen duten kanalen sistema hobetu dugu, kanal guztiak ez daitezen erdian pilatu. Hala, zure haurra eroso eta lehor egongo da une oro.

1 neurritik 6ra bitarteko gure pixoihalen ezaugarri gehiago

  • Material ultraleun eta transpiragarriekin eginak, zure haurraren azal delikatua behar bezala zaintzeko.
  • Gerrian ondo doitzeko sistema elastikoa eta itxigailu gainezarriak, haur bakoitzaren gorputzera egokitzeko.
  • Disney diseinua.

1, 2 eta 3 neurrietako pixoihalek hezetasun-adierazle bat dute (horia pixoihala lehor dagoenerako eta berde-urdinxka heze dagoenerako), pixoihala aldatzeko garaia noiz den jakiteko.

Zer neurri da egokia nire haurrarentzat?

Zure haurrari ondoen zer neurri egokitzen zaion jakiteko, haurraren pisuari dagokion kg-tarte bat ageri da pixoihal-poltsen aurrealdean.

  • 1 neurria: 2-4 kg-ko haurrentzat egokia. Poltsa bakoitzak 30 pixoihal ditu.
  • 2 neurria: 3-6 kg-ko haurrentzat egokia. Poltsa bakoitzak 50 pixoihal ditu.
  • 3 neurria: 4-10 kg-ko haurrentzat egokia. Poltsa bakun bakoitzak 36 pixoihal ditu. 36 pixoihaleko 3 poltsa daude = 108 pixoihal guztira.
  • 4 neurria: 9-15 kg-ko haurrentzat egokia. Poltsa bakun bakoitzak 34 pixoihal ditu. 34 pixoihaleko 3 poltsa daude = 102 pixoihal guztira.
  • 5 neurria: 13-18 kg-ko haurrentzat egokia. Poltsa bakun bakoitzak 30 pixoihal ditu. 30 pixoihaleko 3 poltsa daude = 90 pixoihal guztira.
  • 6 neurria: 6 neurriko pixoihal irekiak, 17-28 kg-ko haurrentzat egokiak. Poltsa bakoitzak 22 pixoihal ditu.

Mercadonan aurkituko dituzun beste haur-pixoihal batzuk

Pants pixoihalak

Pañales Pants de Mercadona

Pixoihal hauek, aurrekoek ez bezala, ez dute itxigailurik, eta barruko arropa balira bezala janzten dira. Haurren autonomia bultzatzen da pixoihala kentzeko garaian.

Ezaugarriak

  • Gerri elastikoa, gorputzera ezin hobeto egokitzen dela bermatzeko.
  • Pixa modu uniformean banatzen duten kanalak.
  • Ihesen aurkako alboko hesiak.
  • Kanpoalde leun eta transpiragarria.
  • Itsasgarria atzealdean, pixoihala botatzeko.
  • 2 neurri:
    • 5 neurria (L): 12-18 kg-ko haurrentzat egokia. Poltsa bakoitzak 24 pixoihal ditu.
    • 6 neurria (XL): 16-28 kg-ko haurrentzat egokia. Poltsa bakoitzak 22 pixoihal ditu.

Gauerako Junior pixoihalak

Gauean pixoihala behar duten haur handiagoentzako lagun perfektua.

Ezaugarriak

  • Gau osorako babesa.
  • Ehun leun eta transpiragarriekin egina.
  • Diseinu diskretuak.

Erabili eta botatzeko aldazapia

Cambiador desechable Mercadona

Erabilera askoko aldazapi higieniko eta erosoa, etxean eta bidaian erabiltzeko modukoa. Pakete bakoitzak 6 unitate ditu.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen dituzu erabili eta botatzeko Deliplus bainujantziak? Une oro babesten dute zure haurra, hondartzan eta igerilekuan arazorik gabe ibil dadin.

Ezagutu haurrentzako gure eguzki-babesak.

Probatu duzu gure detergente hipoalergeniko perfumeduna?