Men Care lerroa egokia da gizonezkoek beren aurpegia eta gorputza zaindu nahi dutenerako.

Men Care lerroa

2023ko abuztuaren 17a

Gizonezkoek beren burua zaintzeko lerroa, aurpegi eta gorputzerako bereziki formulatutako kosmetikoz osatua. Azala babestu, hidratatu eta sendatzeaz gain, narritadurak saihesteko balio dute. Deliplusen Men Care lerroak osagai hauek ditu: sabelaldea murrizteko gel bat, Regen Skin begi-ingururakoa, 12ko eguzki-babesa duen Regen Skin aurpegi-krema zimurren aurkakoa eta, azkenik, aurpegi-krema indargarri eta hidratatzailea.

Sabelaldea murrizteko gela

Línea Men Care.

Zer da?

Ekintza intentsiboa duen gel-efektuko krema, azal-biguntasunari eta gantz lokalizatuari kontra egiten diona. Gainera, ematen den eremua sendotzen eta tonifikatzen du, eta berehala xurgatzen da.

Norentzat da?

  • Azal-mota guztietarako.

Onurak

  • Sabelaldea sendotzen eta tonifikatzen du.

Zer du?

  • Kafeina. Azaleko toxinak eliminatzen eta gantz lokalizatua galarazten laguntzen du.
  • Sarcosum Re-shape. Aktibo lipomurriztaile honek azala sendotzen eta babesten du, zuntz dermikoak konpontzen ditu, metabolismo zelularra aktibatzen du eta eragin antioxidatzaile eta antiinflamatorioak ditu.
  • Landare-estraktuak ditu (indi-gaztainondoa, Centella asiatica, ruscus eta tea), gantzak desagerrarazten laguntzen dutenak.

Nola aplikatu?

Eman gela egunean behin edo bitan sabelaldean eta gerrian, masaje zirkular arin batzuen bidez, azala garbi eta lehor dagoela, erabat xurgatu arte.

Regen Skin begi-ingururakoa

Línea Men Care.

Zer da?

Begi-poltsak eta -zuloak arintzen dituen krema bat da. Azalaren malgutasuna eta irmotasuna berreskuratzen laguntzen du hidratazioari eta efektu tenkatzaileari esker.

Norentzat da?

  • Azal-mota guztietarako egokia.

Onurak

  • Zahartzearen zantzuak murrizten ditu.
  • Begi-zuloaren ingurua sakon hidratatzen du.
  • Irmotasuna ematen du.

Zer du?

  • Bakutxiola. Jatorri naturaleko aktibo bat da, erretinolaren antzera jarduten duena, eta adinaren zantzuak desagerrarazten laguntzen duena.
  • Landare-estraktua. Ekintza sendogarri eta tenkatzailekoa.

Nola aplikatu?

Goizez eta gauez eman, azala garbi duzula. Aplikatzailea erabilita, zabaldu begi inguruko eremuan, hatz-mamiekin ukitutxoak eginez begi-txokotik begiaren ertzeraino, guztiz xurgatu arte. Eragotzi produktuak begiak ukitzea.

12ko eguzki-babesa duen Regen Skin aurpegi-krema zimurren aurkakoa

Línea Men Care.

Zer da?

Testura arineko krema, azkar xurgatzen dena. Zimurrak arintzen ditu, hidratatu egiten du, azalaren elastikotasuna hobetzen du eta sendotasuna ematen dio. Gainera, kutsaduraren eraginak prebenitzen ditu, eta aurpegia babesteko eguzki-iragazkiak ditu.

Norentzat da?

  • Azal-mota guztietarako egokia.

Onurak

  • Zahartzearen zantzuak murrizten ditu.
  • Hidratazio sakona.
  • Irmotasuna ematen du.
  • Aurpegia kanpo-agenteetatik babesten du.

Zer du?

  • Fitoproteoglukanoak eta silizio organikoa. Azala sendotzen du, zimurrak murrizten ditu eta kolageno-ekoizpena estimulatzen du. Ehunak desintoxikatzeko detox ekintza du.
  • C bitamina. Azala garaiz baino lehenago zahartzea eragiten duten erradikal askeen ekintza blokeatzen duen antioxidatzaile sendo bat da. Kolagenoa ekoizten laguntzen du, aurpegiaren elastikotasuna eta testura hobetzen ditu, azala hidratatzen du, eta sendotasuna ematen dio.
  • Ektoina. Kutsaduraren aurkako efektua du, eta azala babesten du. Gainera, deshidratazioari aurre egiten dio, epidermiseko zelulek ura galtzea saihestuz.
  • Azido hialuronikoa, jojoba-olioa eta moringa-gurina. Sakon hidratatzen dute, zelulak konpontzen laguntzen dute, zimurrak eta keinu-marrak betetzen laguntzen dute, eta konfort-sentsazioa ematen dute.

Nola aplikatu?

Goizean eman aurpegian eta lepoan, haiek garbi direla, masaje arin baten bidez, erabat xurgatu arte. Ez eman begien inguruan.

Aurpegi-krema indargarri eta hidratatzailea

Línea Men Care.

Zer da?

Hidratatu eta azalari freskotasuna ematen dion krema bat da. Nekearen zantzuak eta oxidazio-estresa gainditzen laguntzen du, eta, etengabe erabiliz gero, zimurrak murrizten ditu.

Norentzat da?

  • Azal-mota guztietarako egokia.

Onurak

  • Sakon hidratatzen du.
  • Adinaren zantzuak murrizten ditu.
  • Azala kanpo-agenteetatik babesten du.

Zer du?

  • B3 bitamina. Propietate antioxidatzaileak ditu, azala erradikal askeetatik babesten du eta garaiz baino lehen zahartzea saihesten du. Lipido-, kolageno- eta elastina-ekoizpena estimulatzen du.
  • Estraktu mineral aktiboa eta alga-estraktua. Ekintza tonifikatzailea, zimurren aurkakoa, hidratatzailea eta antioxidatzailea duten aktibo naturalak.

Nola aplikatu?

Eman goizero eta/edo gauero azal garbian, edo azalak, neke-itxura izateaz gain, energia-gehigarri bat behar duenean.

Beste gomendio batzuk

Azala birsortzeko, orbanak kentzeko eta argitasuna emateko tratamendu antioxidatzailea behar baduzu, probatu Antiox lerroa.

Azal koipetsua eta/edo aknerako joera baduzu, probatu Oil Free lerroa.

Hidratatu eta azalari leuntasuna eman nahi badiozu, probatu Hidrata lerroa.