Ezagutu gure zereal-aukera zabala.

Zure elikadura orekaturako Zereal-aukera

2024ko urtarrilaren 15a

Ezagutzen duzu gure Zereal-aukera? Mercadonan askotarikoak dituzu, edozein mota atsegin duzula ere: olozkoak, barrubeteak, muesli-erakoak, garizkoak, arrozezkoak, txokolatedunak… Gozo-gozoak, ez duzu jakingo zein aukeratu!

Aukera bikaina dira zure saski orekatuan gehitzeko, aberatsak baitira karbohidratotan, bitaminatan, mineraletan eta zuntzetan. Horregatik, aukera paregabe bat prestatu dugu gure zerealen linealean, hobeto ezagut ditzazun produktu horiek. Zein dira zure gogokoenak?

Zerealen aukera zabala Mercadonan

Zereal barrubeteak

Cereales rellenos Mercadona

Esnearekin har ditzakezu, edo snack moduan. Hautatu gustukoen duzuna gure zereal barrubeteen familiatik. Hona hemen haietako batzuk:

  • Txokolatez eta hurrez betetako zerealak: konbinazio benetan erakargarria, kakao-zaporeko zerealez eta txokolate-kremazko eta hurrezko betegarriz osatua.
  • Esnez betetako zerealak: gure zereal barrubete arrakastatsuena zapore eta testura atsegineko aukera da. Haren esne-betegarria probatu behar duzu, asko gustatuko zaizu!
  • Esnez betetako zereal txikiak: aurrekoaren bertsio txikia, egokia zeurekin eraman eta noiznahi jateko.

Olo-zerealak

Cereales de avena Mercadona

Oloaren nutrizio-onurak dituzte zereal hauek; hain zuzen, oloa aberatsa da proteinatan, karbohidratotan, B taldeko bitaminatan eta mineraletan. Oso elikagai gomendagarria zure saski orekatuan.

  • Crunchy olo-zerealak: olo-zereal estrusionatuz egindako eraztun kurruskariak, esnearekin edo jogurtarekin hartzeko paregabeak. % 85 olo osokoa dute eta azukre gutxi. Crunchy Olo-zerealekin prestatzen diren 4 errezeta nola egin irakatsiko dizugu. Eman ukitu kurruskaria zure gosari eta askariei edo jan itzazu otordu artean.
  • Olo-malutak: olo osokoaren maluta zapalduak, eguna ondo hasteko edo nahi dituzunean hartzeko. Bere horretan jan ditzakezu, edo frutarekin, kafearekin, esnearekin, mamiarekin edo jogurtarekin; bestela, ahia egiteko erabil ditzakezu. Gainera, ogia egin, jakiak arrautzaztatu eta gozokiak ere presta ditzakezu haiekin. Gozo-gozoak daude edozein modutan!

Arto- eta gari-malutak

Copos de maíz y de trigo Mercadona

  • % 0 azukre erantsiko Corn Flakeak: gosari eta askaritan esnearekin edo jogurtarekin kontsumi ditzakezun arto-maluta txigortu ezagunak. Zerealen berezko azukreak bakarrik dituzte.
  • Glutenik gabeko Corn Flakeak: arto-maluta zaporetsu eta kurruskariak, zeliakoentzako bertsioan.

Corn Flakes 0% azúcares añadidos, Corn Flakes sin gluten y Copos tostados de trigo integral y arroz con chocolate Mercadona

  • Gari osokoaren malutak (% 0 azukre eta edulkoratzaile erantsi): ale osoko gariz eta arrozez egindako maluta zapaldu eta txigortuak, zure gosari eta askari aberats eta orekatuetarako aproposak.
  • Osoko gariz eta arrozez egindako zereal-maluta txigortu txokolatedunak: har itzazu esnearekin edo jogurtarekin eta gozatu zereal hauen zapore bikainaz. Txokolate-txirbilak ezin hobeto datoz malutekin, bai gozoak!
  • Osoko gariz eta arrozez egindako zereal-maluta txigortu esne-txokolatedunak: gari-malutak eta txokolate esneduna bateratzen dituen klasikoa.

Txokolatez eta eztiz egindako zerealak

Osoko gariz eta arrozez egindako zereal-maluta txokolatedunez gainera, hauek dira txokolatearen, mokadu kurruskarien eta eztiaren zaleen zereal gogokoenetariko batzuk. Familia guztia ezagutu nahi baduzu, eman begiratu bat gure zereal txokolatedun guztiei. Hemen duzu aurrerapen txiki bat:

  • Chocodays Zerealak: txokolatez estalitako gari-malutak, zure gosariko katilua betetzeko ezin hobeak. Asko gustatuko zaizu haien testura kurruskaria. Eta ikusi nola txokolateztatzen duten esnea!
  • Stars Zerealak: izar-formako zereal eztidunak, zapore gozo eta testura kurruskarikoak; ezin hobeak eztiaren zaleentzat.

Cereales Chocodays y Cereales Stars Mercadona

  • Mueslia kinoarekin, txiarekin eta txokolate beltzarekin: ale osoko olo, garagar eta garizko maluta zapalduak eta kinoa, txia-haziak eta txokolate beltza ditu nahasteak, besteak beste. Esnearekin hartzea izaten da ohikoena, baina jogurtarekin edo gazta irabiatuarekin har dezakezu, eta primeran geratzen da.
  • Crunchy muesli txokolateduna: produktu hau ere, zuntzetan aberatsa, bereziki egokia da zure elikadura orekaturako, eta oso gozoa gosaritan edo askaritan hartzeko.

Muesli con quinoa, chía y chocolate negro y Muesli Crunchy con chocolate Mercadona

Olo ehoa eta olo-zahia

Avena molida y salvado de avena Mercadona

Oloaren eratorri hauek zerealaren funtsezko nutriente guztiak dituzte, eta zuntz-iturri aberatsa dira.

  • Olo ehoa: testura fineko eta zapore leuneko produktua da, olo-ale osoak prozesatuta lortua. Ezin hobea da jogurtarekin, esnearekin edo kafearekin nahasteko, ondo-ondo integratzen baita! Krepe eder batzuk, olo-galletak, ogia eta labean egiteko beste errezeta batzuk ere presta ditzakezu.
  • Olo-zahia: zure jogurtak goragoko maila batera eramango dituzu olo-zahiarekin gozatuta. Ezin hobea da, halaber, esnearekin, fruta-mazedoniarekin eta beste zereal batzuekin nahasteko, baita zopa eta saltsak loditzeko ere.. Ehotze-prozesuan kanpoko geruza eta alea bereizten direnean lortzen da.

Muesli Zerealak

Cereales Muesli Mercadona

Kategoria honetan, Crunchy familiaz gainera, baditugu aukera klasikoago batzuk ere.

  • Crunchy familia: liluratu egingo zaitu haren testura kurruskariak. Jogurtarekin edo esnearekin har daiteke. Zenbait aldaera ditugu:
    • Crunchy muesli fruitu lehorduna: hurrekin, almendrekin eta intxaurrekin egina.
    • % 0 azukre eta edulkoratzaile erantsiko Crunchy mueslia: zerealetan berez dauden azukreak baino ez ditu zure gosari eta askariak alaituko dituen crunchy osasungarri honek.
    • Crunchy muesli frutaduna: bertsio crunchya fruta deshidratatuekin: besteak beste, sagarra, banana, kokoa, papaia, anana eta mahatsa.
  • Muesli klasikoa: zereal-maluten berezko testuraduna, esnearekin, jogurtarekin edo irabiakiekin har ditzazun.

Muesli clásico Mercadona

  • Muesli % 50 fruta eta fruitu lehorduna: zereal-maluta xerratuak (garagarra, oloa eta garia) fruta deshidratatu, fruitu lehor eta haziduna.
  • 1 kg-ko muesli frutaduna: osoko zereal-maluta xerratuak (garia, zekalea eta oloa), arto-maluta txigortuak eta fruta deshidratatuak, haziak eta hur txigortu birrinduak.

Zereal Mixa

Mix de Cereales Mercadona

Zerealez eta haziz osatutako konbinazio orekatuak zure saski orekaturako.

  • Zereal Mixa: aukera ugari ematen dituen nahastea, % 100 oloz, kinoaz, arroz harrotuz eta arto-malutaz osatua. Askotariko jakiekin har dezakezu: esnea, landare-esneak, jogurta, jogurt likidoak… Azukre eta edulkoratzaile erantsirik gabea.
  • Granola: labean egindako oloa, haziduna eta fruitu lehorduna. Azukre gutxikoa. Esnearekin, jogurtarekin edo gazta irabiatuarekin hartzeko modukoa.

Zahia eta Espelta

Salvado y Espelta Mercadona

Irin zuria egiteko prozesuan kentzen den gari-alearen kanpoko geruza da gari-zahia. Ezin hobea da zure dieta osasungarrirako, nutrizio-iturri garrantzitsua baita.

  • Fibra Sticks zereal gari-zahidunak: gari-zahiz egindako zereal estrusionatuak. Zuntz ugarikoa.
  • Osoko gariaren zahia: % 45 zuntza dira. Zure jogurtari nahasi diezaiokezu, edo fruta-mazedoniak apaintzeko erabili.
  • Espelta gariaren malutak: osoko espelta gariaren maluta trinkotu hauek ere arrakasta handikoak dira. Ez dute azukre erantsirik. Dasta itzazu esnearekin, jogurtarekin, eztiarekin, fruta freskoarekin edo fruitu lehorrekin. Guztiarekin geratzen dira ondo, eta bakarrik ere har ditzakezu.

Beste gomendio batzuk

Zure elikadura zaintzen laguntzen duten 4 jogurt-bowl proposatzen dizkizugu.

Hautatu zure gosari idealerako proposamen gozo hauetako bat.

Aprobetxatu gure fruitu lehor eta fruta deshidratatuen onura guztiak.