Gure marmelada-aukera eta haien zapore bikainak aurkezten dizkizugu.

Mercadonako marmeladak. Zein nahiago duzu?

2024ko urtarrilaren 05a

Gustuko badituzu kontserba gozo hauek, begira zer marmelada-aukera zabala dugun Mercadonan. Marrubizko klasikoa, laranja mingotsarekin egindakoa eta beste fruta-konbinazio batzuk: gure produktu-aukerak galdu nahiko ez duzun zapore freskagarrien esperientzia eskaintzen dizu.

Ontzi-formatuan dituzu, eta monodosian ere bai, ondoen datorkizun moduan erabiltzeko.

Ezin hobeak dira zure gosari eta meriendetarako, baina badituzte beste erabilera batzuk ere sukaldean, eta emaitzak bikainak dira. Izan ere, marmeladarekin prestatzeko errezeta ugari egin ditzakezu, eta zapore gazien kontrapuntu gisa ere erabil ditzakezu plater originalenetan.

Gure marmelada-familia ezagutzeko ibilbidea

Marrubi-, ahabia- eta mugurdi-marmeladak

Mermeladas de Mercadona.

Familiako marmelada gozoenak, basafruituekin eta marrubiekin eginak.

  • Marrubi-marmelada: parekorik ez duen klasikoa da kontserben munduan, marrubi helduen zaporea ekartzen duena gogora koilarakada bakoitzean. Aukera egokiena da zapore bereizgarri hori atsegin dutenentzat, eta, gainera, errezeta gozoetan eta gazietan erabil daiteke. Ikasi nahi duzu harritzeko moduko Calzone gozoa marrubi-marmeladarekin prestatzen? Gozo-gozoa!
  • Ahabia-marmelada: zapore gazi-gozoen nahaste bereizgarria du marmelada honek, eta, gainera, kolore bizi erakargarria dauka. Aproposa da zure txigorkietarako, postreetarako, gazta-tarta bat osatzeko, camembert gaztarekin zerbitzatzeko... Zer iruditzen zaizu Gaztanberazko eta gazta leunezko tarta, ahabia-marmeladarekin prestatzeko errezeta hau?
  • Mugurdi-marmelada: fruitu horren fruta-zapore bizia gustatzen bazaizu, aukera asko dituzu. Gosarian erabil dezakezu, tarta bat presta dezakezu harekin, galleta gaziekin eta ahuntz-gaztarekin konbina dezakezu, etab.

Laranja mingotsezko marmelada, tomate-marmelada eta piku-marmelada

Mermeladas de Mercadona.

Marmelada-talde honetan, ukitu garratz eta mingotseko marmeladak eta pikuaren berezko zaporea dituzu.

  • Laranja mingotsezko marmelada: marmelada ezagunenetariko bat da. Badakizu Ingalaterran duela jatorria, zehazki, XVIII. mendean? Zapore garratzari eta zitriko-usainari esker, ederki egokitzen da prestatzeko modu desberdinetara. Txigorkiekin jan dezakezu, pastelen betegarrian jarri, eta labean prestatutako haragi eta arrain erreekin batera (adibidez, izokinarekin) zerbitza dezakezu.
  • Tomate-marmelada: marmeladekin prestatzen diren errezeta gazietan erabiliena izango da ziurrenik, tomate helduen freskotasuna eta garraztasuna azukrearen gozotasunarekin konbinatzen baititu. Aukera bikaina da gaztarekin eta parrillan egindako haragiekin batera kontsumitzeko eta txigorkiekin jateko; hona hemen adibide bat: txigorkia sekretu iberikoarekin eta tomate-marmeladarekin.

  • Piku-marmelada: zapore naturala da marmelada honen bereizgarria; benetako gutizia ahosabaiarentzat. Ukitu sofistikatua emango die zure platerei: ogi txigortuaren gainean, postreen betegarrian, pate eta gaztekin batera...

Aran- eta kiwi-marmelada, mertxika-marmelada eta abrikot-marmelada

Mermeladas de Mercadona.

Gure marmelada-aukeraren xarma gozoa biltzen duen beste zapore-trilogia bikain bat.

  • Aran- eta kiwi-marmelada: zure gosari eta postreetan har dezakezun eta haragi- eta hegazti-platerak osatzeko erabil dezakezun fusio exotikoa (bi zapore konbinatzen dituen marmelada bakarra).
  • Mertxika-marmelada: leuna, gozoa eta mamitsua da. Modu osasungarrian gozatzen ditu bizkotxo eta madalenak, gozo-gozoa da txigorki eta kanapeetan, eta bikain konbinatzen du gazta-fonduearekin, barazki erreekin... Sagar mertxika-marmeladaz barrubetearen errezeta eder hau ere gomendatzen dizugu.
  • Abrikot-marmelada: alaitu zure txigorkiak zapore gozoa eta ukitu garratza bateratzen dituen urre-koloreko marmelada honekin. Postreak prestatzeko (adibidez, sagar-tarta) eta plater gazietan erabil dezakezu. Erabil ezazu haragiekin batera zerbitzatzeko saltsetan ere.

Mercadonaren % 0 azukre erantsiko konfiturak: mertxikazkoa, marrubizkoa eta aranezkoa

Mermeladas de Mercadona.

Gure konfiturak azukre erantsirik gabe prestatzen dira, frutaren berezko azukreekin bakarrik. Hiru aukera, guztiak ere zapore benetako eta gozo-gozoa dutenak.

Mertxika-marmelada eta marrubi-marmelada monodosiak

Mermeladas de Mercadona.

Bi marmelada horien tamaina txikiko bertsioa, txigorki batean zabaltzeko dosi perfektuan. Aproposak lanera, bidaietara, pikniketara... eramateko. Erosotasun maximoa zure gosari, merienda eta mokaduetarako.

Beste gomendio batzuk

Goi-mailako postre batekin txunditu nahi dituzu zure gonbidatuak? Begira errezeta hau: Pavlova tarta mascarpone eta basafruituekin.

Zure gosari eta merienda orekatuetarako aukerarik onenak dira jogurt-bowlak.

Eta gosari edo merienda bero eta gozo-gozo bat nahi baduzu, ez egin zalantzarik: txokolate egina prestatzeko zenbait modu daude, eta guztiak dira gozo-gozoak.