Deskubritu Pavlova tartaren gure bertsioa prestatzeko errezeta.

Errezeta: Pavlova tarta mascarpone eta basafruituekin

2023ko azaroaren 03a

bestelako bertsio iradokitzaile bat proposatzen dizugu: gure errezetan, merengea mascarpone gaztarekin ipiniko dugu, eta, osatzeko, basafruituen freskotasun bereizgarria.

Tarta perfektua edozer aukeratarako, dela afari intimo baterako edo jai-ospakizun baterako. Prestatu nahi duzu? Erraz-erraza da!

Pavlova tarta mascarpone eta basafruituekin, pausoz pauso

6 lagunentzako osagaiak:

  • 6 arrautza-zuringo.
  • 300 g azukre.
  • 300 g mascarpone.
  • 1 koilarakada ozpin.
  • 2 tanta banilla-aroma.
  • 125 g masusta.
  • 125 g ahabi.
  • 125 g mugurdi.
  • ½ granada.
  • Mendafina.

Pausoz pauso

1. Pintzel batekin, igurtzi ozpina katilu baten hormetan. Gehitu zuringoak, eta irabiatu hagekin.

Paso 1 Receta de Tarta Pavlova: añadir las claras en un bol

2. Zuringoak bitsa ateratzen hasten direnean, gaineratu banilla-aroma, eta bota azukrea pixkanaka. Irabiatu zuringoak elur-punturaino.

Paso 2 Receta de Tarta Pavlova: batir las claras a punto de nieve

3. Utzi irabiatzeari merengea zurrun eta distiratsu dagoenean eta tontor-antzekoak sortzen direnean.

4. Labeko erretiluan, jarri merengea landare-paperaren gainean. Osatu zirkulu bat koilara batekin, eta utzi hutsune bat erdian, betegarria jartzeko.

Paso 4 Receta de Tarta Pavlova: disponer el merengue sobre papel vegetal

5. Egin merengea labean 2 orduz 140 ºC-ra, eta utzi hozten.

6. Bete merengearen erdiko hutsunea mascarpone gaztarekin, eta haren gainean jarri basafruituak, granada-aleak eta mendafin-orri batzuk.

Paso 6 Receta de Tarta Pavlova parte 1: rellenar el hueco del centro del merengue con el queso mascarpone

Paso 6 Receta de Tarta Pavlova parte 2: coronar con las frutas del bosque, los granos de granada y unas hojitas de hierbabuena

Chefaren sekretua

Merenge bat ongi irabiatuta dagoen jakiteko modurik onena da hatzekin ukitzean azukre-koskorrak ez nabaritzea.

Beste gomendio batzuk

Gozogintzarako ideiak nahi badituzu, hementxe dituzu bi errezeta: Glutenik gabeko bizkotxo limoi-kremaz eta basafruituz betea eta Batata- eta pistatxo-plumcakea.

Beste momentu gozo batzuetarako, ezagutu gure turroi aukera zabalean ditugun berritasunak.