4 aukera erraz Txokolate bero goxo bat prestatzeko.

Gosariak eta askariak txokolate eginarekin: ezagutu aukera guztiak

2023ko urriaren 31

Hartuko zenuke Txokolate bero bat? Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu hemen zure neguko gosari eta askarietarako, bero-beroak eta gozagarriak.

Txokolate egina ezin hobea izaten da egun lasai, jaiegun edo asteburuetarako, halakoetan denbora gehixeago izaten baitugu. Hala, geure buruari gutizia bat eskaintzen diogu une horietan, eta bitartean planak egin denbora libreaz gozatzeko, bikotekidearekin, familiarekin edo lagunekin.

Nahi duzu txokolate egin bat prestatu? Bera bakarrik har dezakezu, edo bizkotxoarekin, txurroekin, galletekin...

4 aukera Txokolate bero goxo bat prestatzeko

Txokolate egina

4 opciones para preparar un delicioso Chocolate a la taza.

Txokolate egin hau aukera praktikoa eta oso bizkor prestatzekoa da. Nahikoa da mikrouhin-labean edo ontzi batean berotzea eta zerbitzatzea.

Nola erabili:

  • Zerbitzatu aurretik, eragin.
  • Berotu ontzi batean, su motelean (eragin etengabe, pikorrik ez egiteko) edo mikrouhin-labean (minutu bat potentzia maximoan).
  • Ez sartu bere ontzian mikrouhin-labean.
  • Behin irekita, hozkailuan gorde, eta 5 egun igaro aurretik kontsumitu.

Osagarri gisa, har ditzakezu txurroak, porrak, opilen bat eta abar. Gozogintzarako ere erabil daiteke.

Duela gutxi, kalitatea hobetu dugu, txokolate-zaporeari dagokionez (kakao-kantitatea bikoiztuz) eta testurari dagokionez. Gainera, glutenik gabeko produktua da.

Egiteko kakaoa

4 opciones para preparar un delicioso Chocolate a la taza.

Aukera tradizionalago bat nahi baduzu, gure txokolate-hautsezko prestakina eros dezakezu, eta zeure gustura prestatu. Hala, lodi-lodia edo ez hain lodia egin dezakezu, gogokoen duzun eran.

Prestatzeko jarraibideak:

  • Katiluan: berotu lehenik esnea (150 ml), epeldu arte, eta nahasi bi koilarakada bete kakao-hauts (40 g inguru), erabat disolbatu arte. Gero, berotu mikrouhin-labean minutu batez, eta ondo eragin.
  • Lapikoan: berotu esnea (150 ml) epeldu arte, eta gehitu 2 koilarakada kakao-hauts (40 g inguru). Nahasi, su motelean, irakiten hasi arte.

Choco tantak

4 opciones para preparar un delicioso Chocolate a la taza.

Beste aukera bat da txokolate esneduna egitea gure Choco tantekin, urtzeko txokolate beltzezko tanta goxo-goxoekin. Zip itxitura duen poltsa batean datoz, ireki eta itxi arren produktua ongi kontserbatu dadin.

Nola erabili:

Bota esne pixka bat ontzi batean, eta berotu. Gehitu txokolate-tantak, etengabe eraginez. Gehitu esnea nahierara.

Choco Fundir

4 opciones para preparar un delicioso Chocolate a la taza.

Choco Fundir beltza 10 gramoko ontzatan dator, eta, hala, aproposa da txokolate egina prestatzeko.

Aukera hori arinagoa da egiteko txokolate-tableta ohiko bat baino, kakao-gurin gehiago baitu. Horregatik, esne gutxiago beharko duzu nahi duzun testura lortzeko (edo batere ez, bero samar hartzen baduzu). Gainera, kakao-zapore biziagoa izango du.

Erabilera modua:

  • Microonak: Xokolatea erabil itxitu edo moztu eta jarri beharrezkoa den eduki batean eta ondo tapan. Sartu microonan eta berotu xokolatea oso igotzen denearte. Nahastu, masa homogeneoa lortu arte.
  • Baino Maria: Karraka edo moztutako xokolatea jarri katil batean eta ura daukan beste edukiko gainean. Berotu eta nahastu batera, masa homogeneoa lortu arte.

Errezeta-ideia batzuk emango dizkizugu gure Choco Fundir sortarekin prestatzeko. Ezagut itzazu!

Beste gomendio batzuk

Hortxata-bizkotxo hau errezeta original eta oso gomendagarria da zure txokolate eginari laguntzeko.

Ezagutzen duzu gure Croissant-ogi xerratua? Eman beste dimentsio bat zure gosari eta askariei.

Ikasi nola erabili kakahuete-hautsa 4 errezeta ezin goxoago hauekin.