Ausartu zaitez hortxatazko bizkotxo hau prestatzera!

Hortxata-bizkotxoaren errezeta

2020ko ekainaren 26a

Bizkotxo bat prestatu nahi duzu? Hortxata-bizkotxo gozo bat egiteko errezeta aurkezten dizugu. Oso erraza da, eta ezin egokiagoa gosari eta askarietarako!

Familia osoa harrituta utziko duzu Valentziako edari tradizional honekin prestatzen den bizkotxoarekin, mokadu berezia baita. Ondoren, zer osagai behar dituzun eta zer urrats eman behar dituzun azalduko dizugu.

Hortxata-bizkotxo goxo hau egiteko, jarraitu bideoko pausoei

8 lagunentzako osagaiak:

  • 250 ml hortxata
  • 6 arrautza
  • Limoi-erdi baten azalaren birrindura
  • 150 g azukre zuri
  • Tableta-erdi bat txokolate beltz, kakaoa % 72 duena
  • 1 koilaratxokada kanela-hauts
  • 50 g intxaur
  • 10 mg ekilore-olio
  • 375 g gari-irin
  • Zorro-erdi bat legamia

Pausoz pauso:

1. Irabiatu arrautzak eta gehitu azukrea.

Texto 1 Imagen bizcocho horchata

Texto 2 Imagen bizcocho horchata

2. Nahasi hortxata, olioa eta limoi-erdi baten azala.

Texto 3 Imagen bizcocho horchata

Texto 4 Imagen bizcocho horchata

3. Arrautzei bota, eta nahasi dena.

Texto 5 Imagen bizcocho horchata

Texto 6 Imagen bizcocho horchata

4. Gehitu irina eta legamia, bahetuta. Nahasi dena ondo, pikorrik geratzen ez den arte.

Texto 7 Imagen bizcocho horchata

Texto 8 Imagen bizcocho horchata

5. Labeko paperarekin estalitako ontzira bota nahasketa.

Texto 9 Imagen bizcocho horchata

6. Gainetik azukre eta kanela pixka bat bota.

Texto 10 Imagen bizcocho horchata

Texto 11 Imagen bizcocho horchata

7. eta haien gainean intxaurrak jarri.

Texto 12 Imagen bizcocho horchata

8. Aurretik berotu labea 200 °C-ra, eta eduki 35 minutuz gutxi gorabehera, 180 graduan. Erabat eginda dagoen egiaztatzeko, zotz bat sartu dezakegu.

Texto 13 Imagen bizcocho horchata

9. Labetik atera bezain pronto, birrindu txokolatea eta gainetik bota, txirbil gisa gera dadin. Urtu egingo da, bizkotxoaren berotasunagatik.

Texto 14 Imagen bizcocho horchata

10. Giro-tenperaturan dagoela zerbitzatu.

Texto 15 Imagen bizcocho horchata

Beste gomendio batzuk

Batata- eta pistatxo-plumcake zoragarri hau prestatzera animatzen zara?