Gosari klasiko batez gozatzeko behar duzun guztia dugu: Txokolate egina txurroekin.

Gosariak txokolate beroarekin; berotu, eta zerbitzatu!

2022ko urtarrilaren 03a

Zeinen ondo sartzen diren gosariak neguan, gozo-gozoak eta beroak! Hotz egiten duenean, ez dago ezer hoberik. Indarberritu egiten zaituzte, eta lanaldiari ekiteko prest uzten.

Edozein egunetarako ezin hobeak dira gosariak, baina agian gehiago gozatzen ditugu egun lasaietan, asteburuetan, denbora gehixeago dugunean. Une horiek, aisialdiaz gozatzeko planak egiten baitira, bikotean, familian edo lagunekin, oso aproposak dira txokolate gozo batez eta txurroez gozatzeko.

Nahi duzu gosari bero on bat prestatu? Hartu gogoan:

Txokolate egina

Txokolate likidoa, katiluan hartzeko prest; nahikoa da berotzea eta zerbitzatzea. Mikrouhin-labean edo ontzi batean berotu besterik ez da egin behar.

Nola erabili

  • Astindu zerbitzatu aurretik.
  • Berotu ontzi batean, su motelean (eragin etengabe, pikorrik ez egiteko) edo mikrouhin-labean (minutu bat potentzia maximoan).
  • Ez sartu bere ontzian mikrouhin-labean.
  • Behin irekita dagoenean, hozkailuan gorde, eta hurrengo 5 egunetan kontsumitu.

Txurroekin, porrekin, opilekin eta abarrekin hartzeko aproposa. Baina gozogintzarako ere erabil daiteke.

Duela gutxi, kalitatea hobetu dugu, txokolate-zaporeari dagokionez (kakao-kantitatea bikoiztuz) eta testurari dagokionez. Gainera, glutenik gabeko produktua da.

Txurroak

Txurro-begizta izoztuak, frijitzeko. Duela gutxi, produktua hobetu egin da, azukreak gutxituz eta zaporea eta testura hobetuz.

Ezin hobeak dira txokolate eginarekin, edo besterik gabe azukrearekin.

Nola erabili

  • Presta daitezke hala frijigailuan nola zartaginean, olio askorekin.
  • Beti izozkailuan gorde.

Beste gomendio batzuk

Eta kafea hartzeko, probatu Nespresso makinekin bateragarriak diren gure kafe-kapsulak. Behar bakoitzeko, kafe-mota bat aurkituko duzu.