Zereal txokolatedunen aukera zabala.

Txokolatezko zerealak, zure gosari berezienetarako

2024ko urtarrilaren 15a

Gure Txokolatezko zerealen artean, askotariko zapore gozo eta kurruskariak dituzu aukeran. Egokiak dira gutizia bat jan nahi duzun asteburuko gosari horietarako eta zerbait desberdina prestatu eta zapore gozoenez gozatzeko gogoz jaikitzen zaren goiz berezi horietarako.

Asko gustatzen bazaizu txokolatearen zaporea, ideia ona izan daiteke zereal hauek prest edukitzea noizbehinkako egun horietan kontsumitzeko. Dieta orekatua izan dezakezu eguneroko errutinan elikagai nutritiboagoak hartuta, baina salbuespen bat ere egin dezakezu tarteka.

Zer motatako txokolatezko zerealak aurkitu ditzakezu Mercadonan?

Garizkoak, txokolatez estaliak eta barrubeteak

Cereales de trigo, bañados y rellenos de chocolate Mercadona

Chocodays zerealak: txokolatez estalitako gari-malutak, zure gosariko katilua betetzeko ezin hobeak. Asko gustatuko zaizu haien testura kurruskaria. Eta ikusi nola txokolateztatzen duten esnea!

  • Txokolatez eta hurrez betetako zerealak: konbinazio benetan erakargarria, kakao-zaporeko zerealez eta txokolate-kremazko eta hurrezko betegarriz osatua eta 7 bitaminarekin eta burdinarekin aberastua. Probatu itzazu!
  • Osoko gariz eta arrozez egindako zereal-maluta txokolatez estaliak: txokolate esnedunez estalita dauden ale osoko gariz eta arrozez egindako maluta zapaldu eta txigorki hauek ere aukera gozo-gozoa dira. Testura-fusio bikaina!

Arroz txokolatedunezkoak eta glutenik gabeko aukera bat

Cereales de arroz chocolateado y una opción sin gluten Mercadona

Chocorice: zure ohiko gosariaren ordezko aukera, ezinbestekoa zure despentsan. Txokolate-zaporeko arroz harrotua, esnearekin kontsumitzeko egokia. Txokolate-ukituari esker, zure gosaria esperientzia paregabe bilakatzen da.

  • Crunchy Choc: zure goiz kurruskarietarako, arroz harrotu txokolatedunez eta txokolate-pipitaz egindako galletak, ezin hobeak zereal gisa jateko katilu bat esnetan.
  • Kakao- eta hur-kremaz betetako zerealak: glutenik gabeko aukerak bilatzen dituzten txokolatezaleentzako gosaritako zerealak.

Mueslia eta gari-maluta txokolate beltzdunak

Cereales de Muesli y copos de trigo con chocolate negro Mercadona

  • Osoko gariz eta arrozez egindako zereal-maluta txigortu txokolatedunak: har itzazu esnearekin edo jogurtarekin eta gozatu zereal hauen zapore bikainaz. Txokolate-txirbilak ezin hobeto datoz malutekin, bai gozoak!
  • Mueslia kinoarekin, txiarekin eta txokolate beltzarekin: ale osoko olo, garagar eta garizko maluta zapalduak eta kinoa, txia-haziak eta txokolate beltza ditu nahasteak, besteak beste. Esnearekin hartzea izaten da ohikoena, baina jogurtarekin edo gazta irabiatuarekin har dezakezu, eta primeran geratzen da.
  • Crunchy mueslia txokolatearekin: produktu hau ere bereziki egokia da zure elikadura orekaturako, eta oso gozoa gosaritan edo askaritan hartzeko.

Beste gomendio batzuk

Eta gosari gutiziatsuenak egin nahi dituzunerako, ezagutu eskaintzen dizkizugun Txokolate eginaren aukera guztiak.

Ezagutu gure zereal-aukera zabala, eta aukeratu gehien gustatzen zaizuna.

Askotariko Arroz- eta arto-talotxoak ditugu: gaziak eta gozoak, txokolate desberdinekin osatuak.