Ezagutzen duzu gure Zereal-aukera? Mercadonan askotarikoak dituzu, edozein mota atsegin duzula ere: arrozezkoak, garizkoak, olozkoak, barrubeteak, muesli-erakoak, txokolatedunak… Gozo-gozoak, ez duzu jakingo zein aukeratu!
Aukera bikaina dira zure saski orekatuan gehitzeko, aberatsak baitira karbohidratotan, bitaminatan, mineraletan eta zuntzetan. Horregatik, aukera paregabe bat prestatu dugu gure zerealen linealean, hobeto ezagut ditzazun produktu horiek. Zein dira zure gogokoenak?
Zerealen aukera zabala Mercadonan
Zereal barrubeteak
Esnearekin har ditzakezu, edo snack moduan. Ohikoa da zereal barrubete txikiak modu horretan hartzea, edonora eramateko moduko poltsatxo batean baitatoz.
- Txokolatez eta hurrez betetako zerealak: konbinazio benetan erakargarria, kakao-zaporeko zerealez eta txokolate-kremazko eta hurrezko betegarriz osatua eta 7 bitaminarekin eta burdinarekin aberastua.
- Esnez betetako zerealak: zapore eta testura atsegineko aukera, arrozez, gariz eta oloz egindako zerealak, esnez beteak. Bitaminatan eta burdinatan aberatsak.
- Esnez betetako zereal txikiak: aurrekoaren bertsio txikia, zurekin eramateko egokia.
Olo-zerealak
Oloaren nutrizio-onurak dituzte zereal hauek; hain zuzen, oloa aberatsa da proteinatan, karbohidratotan, B taldeko bitaminatan eta mineraletan. Oso elikagai gomendagarria zure saski orekatuan.
- Crunchy olo-zerealak: olo-zereal estrusionatuz egindako eraztun kurruskariak, esnearekin edo jogurtarekin hartzeko paregabeak. % 85 olo osokoa dute eta azukre gutxi. Crunchy Olo-zerealekin prestatzen diren 4 errezeta nola egin irakatsiko dizugu. Eman ukitu kurruskaria zure gosari eta askariei edo jan itzazu otordu artean.
- Olo-malutak: olo osokoaren maluta zapalduak, eguna ondo hasteko edo nahi dituzunean hartzeko. Bere horretan har ditzakezu, edo frutarekin, esnearekin, mamiarekin, jogurtarekin, fruta-zukuekin… Gosaritarako hartzeaz gainera, ahiak eta bizkotxoak prestatzeko ere erabil ditzakezu. Gozo-gozoak daude edozein modutan!
Gari- eta arto-malutak
Aberatsa karbohidratotan, landare-jatorriko proteinatan, B taldeko bitaminatan, zuntzetan, mineraletan eta antioxidatzailetan. Gosari klasikoa.
- Gari-malutak: aprobetxatu munduan gehien kontsumitzen den zereal nutritibo honen propietateak.
- Gari osokoaren malutak (% 0 azukre erantsi): ale osoko gariz eta arrozez egindako maluta zapaldu eta txigortuak, zure gosari eta askari aberats eta orekatuetarako aproposak.
- Espelta-gariaren malutak: espelta-gariaren maluta estrusionatu hauek ere arrakasta handikoak dira. Ez dute azukre erantsirik. Dasta itzazu esnearekin, jogurtarekin, eztiarekin, fruta freskoarekin edo fruitu lehorrekin. Guztiarekin geratzen dira ondo, eta bakarrik ere har ditzakezu.
Zereal txokolatedunak
Hauek dira txokolatea eta jaki kurruskariak maite dituztenen zereal gogokoenak. Nork ez ditu gustuko?
- Gari, arroz eta ale osoko garagarrez egindako zereal-maluta txokolatedunak: har itzazu esnearekin edo jogurtarekin eta gozatu zereal hauen zapore bikainaz. Txokolate-txirbilak ezin hobeto datoz malutekin, bai gozoak!
- Mueslia kinoarekin, txiarekin eta txokolate beltzarekin: ale osoko olo, garagar eta garizko maluta zapalduak eta kinoa, txia-haziak eta txokolate beltza ditu nahasteak, besteak beste. Esnearekin hartzea izaten da ohikoena, baina jogurtarekin edo gazta irabiatuarekin har dezakezu, eta primeran geratzen da.
- Crunchy muesli txokolateduna: produktu hau ere, zuntzetan aberatsa, bereziki egokia da zure elikadura orekaturako, eta oso gozoa gosaritan edo askaritan hartzeko.
Beste gomendio batzuk
Zure elikadura zaintzen laguntzen duten 4 jogurt-bowl proposatzen dizkizugu.
Hautatu zure gosari idealerako proposamen gozo hauetako bat.
Aprobetxatu gure fruitu lehor eta fruta deshidratatuen onura guztiak.